Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

EHAA-k euskal autonomiari buruzko ikerketa lanetarako «Jesús María Leizaola» sariaren deialdia argitaratu du gaur, 14.000 euroko hornidura duena

2016.eko maiatzak 02
  • Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, euskaraz edo gaztelaniaz, eta pertsonek banaka edo taldeka prestatu ditzakete. www.ivap.euskadi.eus webgunean aurkeztu behar dira.
  • Sari horren helburua euskal sistema autonomikoaren berezitasunei buruzko azterlanak bultzatzea da, gai horren erakusle adierazgarri eta prestigiotsuenetako bat izandakoa omendu eta gogoratzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) egindako «Jesús María Leizaola» 2016 sarirako deialdia argitaratu du, euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo hori aztertzeko eta sakontzeko balioa izanik, hainbat aztertze- eta ikerkuntza-ikuspuntutatik egindako ikerlanetarako.

Sari honetara pertsonak banaka nahiz taldeka aurkez daitezke, eta sariak 14.000 euroko hornidura du.

Lanak www.ivap.euskadi.eus webgunean aurkeztu beharko dira, bihartik aurrera, maiatzak 3, ekainaren 6ra arte, hau barne. Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, euskaraz edo gaztelaniaz, eta gutxienez espazio bikoitzarekin mekanografiatutako 100 orrialdeko luzera izan beharko dute.

Edukiari dagokionez, baldintza bakarra dago: euskal autonomia bereziaren alderdietakoren bat izatea hizpide.

EUSKAL AUTONOMIA SISTEMA

IVAPen funtzioetako bat euskal autonomia-sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea eta hedatzea da. Helburu hori lortzeko, organismo honek ikerketa-sari hau sortu zuen 1990ean, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoa oroimenez.

Harrezkero, institutuak sari honen deialdia egiten du aldian-aldian, askatasun osoz euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten dituzten edo horiek aztertzen dituzten eta horietan sakontzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IVAP_eus
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    El plazo para presentar trabajos al premio "Jesús María Leizaola" 2016 comienza hoy hasta el 6 de junio @Gob_eus https://t.co/3QE5kNLq0T

  • @IVAP_eus
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    Leizaola sarirako deialdia argitaratuta, lanak aurkezteko epea gaur hasi da eta ekainaren 6an amaituko da @Gob_eus https://t.co/VkpGmvJeo9

  • @PrecoBaixoAgora
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: EHAA-k euskal autonomiari buruzko ikerketa lanetarako «Jesús María Leizaola» sariaren deialdia argitaratu du gaur ➡ https://t.c

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)