
Lehendakariak nabarmendu du, ziurgabetasunak gorabehera, Arabako ekonomia «indarra hartzen» ari dela
- Urkulluk inauguratu du Arabako I. Ekonomia Foroa, Dato Económico aldizkariak bere 15. urtemuga ospatzeko antolatu duena
- Lehendakariak gogorarazi du Araba funtsezko lurraldea dela industriari eusteko
Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu du Arabako I. Ekonomia Foroa, Dato Económico aldizkariak bere 15. urtemuga ospatzeko antolatu duena. Lehendakariak nabarmendu duenez, munduko ekonomiaren ziurgabetasuna eta Espainiako Estatuan hauteskunde orokorrak errepikatzeak eragindako «kezka» gorabehera, EAEko eta Arabako ekonomiak «indarra hartzen» ari dira. Gaineratu duenez, Araba funtsezko lurraldea da industriari eusteko, eta horren erakusle da Eusko Jaurlaritzak Gasteiz hiriburuaren alde egindako apustua.
Gasteizko Canciller Ayala Hotelean egin den ekitaldian izan dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia, Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi. Enpresen, gizarteko eta kulturako ordezkariek hartu dute parte foroan, gai sozioekonomikoak landuz.
Lehendakariak EAEko ekonomiaren datu onak ekarri ditu gogora; BPGren hazkundea urteko lehen hiruhilekoan, % 3,2koa, eta langabezia-mailaren jaitsiera, % 12,8ra (Estatuko langabezia-maila txikiena). Ziurgabetasunak ziurgabetasun, lehendakariaren esanetan, «EAEko eta Arabako ekonomiak indarra hartu dute», eta urte osoan % 2,5 haziko direla iragarri du.
Urkulluk adierazi du Araba funtsezko lurraldea dela industriari eusteko, bertan egiten direlako EAEko esportazioen % 30. Hori horrela, logistikak ekonomian eta enpresa-eredu gero eta globalizatuagoan duen garrantzia azpimarratu du, eta, horri erantzuteko, erakundeek Arasur plataforma logistikoaren, abiadura handiko trenak Jundizko industrialdearekin lotura izatearen eta Forondako aireportuaren alde egin dutela apustu.
Halaber, lehendakariak Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, EAEko hiriburuaren alde egindako apustua gogorarazi du: ikastetxe berriak eraikitzea, ospitale-integrazioa, auzoak zaharberritzea eta mugikortasuna hobetzea.
KEZKA, HAUTESKUNDE OROKORRAK DIRELA ETA
Urkulluk, halaber, hizpide izan du Espainiako Estatuko egoera politikoa, gobernagarritasun-akordio bat erdiesteko alderdi politikoen ezintasuna agerian geratu dena. Lehendakariak aitortu du hauteskunde orokorrak errepikatzeak «kezka» eragiten diola, galdu den denborak «urrea balio» zuelako eta, batez ere, ez duelako «inolako aldaketarik» sumatzen alderdi politikoetan, ez bederen hurbildu, hitz egin eta ados jarri daitezkeela pentsatzeko. Bere iritzian, Espainiako Estatua ziurgabetasun-egoeran dago, «arriskuan» ez esateagatik.
-
-
2016.eko maiatzak 03
Comentario de Twitter:
Lehendakariak nabarmendu du, ziurgabetasunak gorabehera, Arabako ekonomia «indarra hartzen» ari dela https://t.co/oVPvqrKiGc @Irekia -
2016.eko maiatzak 02
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: Lehendakariak nabarmendu du, ziurgabetasunak gorabehera, Arabako ekonomia «indarra hartzen» ari dela ➡ https://t.co/wCu8DJ1lrk -
2016.eko maiatzak 02
Comentario de Twitter:
Lehendakariak nabarmendu du, ziurgabetasunak gorabehera, Arabako ekonomia «indarra hartzen» ari dela ➡ https://t.co/wCu8DJ1lrk -
2016.eko maiatzak 02
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: El lehendakari destaca que, a pesar de las incertidumbres, la #economía vasca y alavesa está "cogiendo impulso" ➡ https://t.co/… -
2016.eko maiatzak 02
Comentario de Twitter:
Urkullu ha inaugurado el I Foro Económico de Álava organizado por Dato Económico con motivo de su 15 aniversario ➡ https://t.co/0vlOZCoc4x -
2016.eko maiatzak 02
Comentario de Twitter:
El lehendakari destaca que, a pesar de las incertidumbres, la #economía vasca y alavesa está "cogiendo impulso" ➡ https://t.co/0vlOZCoc4x