Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Hasi da Bilbon erosketa-erregimeneko 78 babes ofizialeko etxebizitzen promozioan izena emateko epea

2016.eko apirilak 29

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak hasi du Bilboko Basurtu auzoan babes ofizialeko 78 etxebizitza azalera-eskubideko salerosketako erregimenean esleitzeko prozedura.

 

Gaur, apirilak 29, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman da argitara Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren Agindua, Bilboko Basurtu auzoan, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra Sozietate Publikoak (Visesa) sustatuta, babes ofizialeko 78 etxebizitza erosketa-erregimenean esleitzeko prozedurari hasiera ematekoa.

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izango dute Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan etxebizitza-eskaera egin duten pertsonek, eskabidean adierazi duten udalerrietako bat bederen Bilboko metropolialdeko eremu funtzionalean badago.

Halaber, interesdunak Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko dira erroldatuta Agindu hau argitaratu den egunean.

Horrez gain, interesdunek 2014. urteko errentari dagokion zergaldian gutxienez 9.000 euroko eta gehienez ere 39.000 euroko urteko diru-sarrera haztatuak dituztela frogatu beharko dute. Mugikortasuna mugatuta duten desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan, desgaitasun psikikoren bat dutenen kasuan edo genero-indarkeriaren biktimenean, gutxienez 3.000 euroko diru-sarrerak egiaztatzea aski izango da.

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 2tik 16ra bitartekoa izango da, biak barne.

Baldintzak bete, eta esleipen-prozeduran izena eman nahi izanez gero, hauek dira aukerak:

-       www.etxebide.euskadi.net.

-       Posta arrunta: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Kale Nagusia 85, 5. solairua - 48011 Bilbo

-       Aurrez aurre: Zuzenean bulegoa – Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo

Esleipen-prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak baztertu egingo dira. Izena ematen ez duten pertsonen kasuan, Etxebiden aurkeztu duten eskabideak ez du ondoriorik izango.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)