Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak adierazi du oso atsekabetuta dagoela Eurovisiónek jaialdian ikurrina erakusteko ezarritako debekuarekin

2016.eko apirilak 29

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Administrazio Publiko eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak adierazpenak egin ditu maiatzaren 14an Stockholmen egitekoa den jaialdian ikurrina erakusteko debekuaz Eurovisiónek hartu duen erabakiaren gainean.  Ekitaldiaren antolakuntzak «bereziki baimendu gabeko» bederatzi ikurren artean sartu du ikurrina; besteak beste, Estatu islamikoarenarekin batera.

Erkorekak adierazi du Eusko Jaurlaritzak protestarik energikoena egin nahi duela ikurrina Daesh taldearen banderarekin konparatzeko erabakiagatik, eta laguntza eskatu die enbaxadari eta RTVE erakundeari neurri hori konpontzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko «Gobernantza-erronka berriak Gipuzkoarako» jardunaldiari hasiera eman baino pixka bat lehenago egin ditu Erkorekak adierazpen horiek.

Erkorekak azaldu du Eusko Jaurlaritzak jaialdiaren antolatzaileei bere atsekabea helarazteko eta zuzenketa eskatzeko kudeaketak abiarazi dituela. Ondorioz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia Suediaren Madrileko Enbaxadarekin harremanetan jarri da, eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea RTVEko Zuzendaritzarekin telefonoz hitz egiten saiatzen ari da. Erkorekari erabakia onartezina iruditu zaio eta bi helburu ditu: batetik, RTVE protesta horretara batzea. eta, bestetik, RTVEk jaialdiaren antolatzaileei erabaki hori baztertzeko exijitzea.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2016.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco muestra su profundo malestar por la decisión de Eurovisión de prohibir exhibir la ikurriña ➡ https://t.co/Dvh

  • @djjacomenorato
    2016.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco muestra su profundo malestar por la decisión de Eurovisión de prohibir exhibir la ikurriña ➡ https://t.co/Dvh

  • @MMarinBxl
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco muestra su profundo malestar por la decisión de Eurovisión de prohibir exhibir la ikurriña ➡ https://t.co/Dvh

  • @potolit0
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Oso atsekabetuta gaude Eurovisionek jaialdian ikurrina erakusteko ezarritako debekuarekin ➡ https://t.co/gBoZbcEIyy

  • @MyBizkaia
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Oso atsekabetuta gaude Eurovisionek jaialdian ikurrina erakusteko ezarritako debekuarekin ➡ https://t.co/L5XT8Oqfnb

  • @andercaballero
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco muestra su profundo malestar por la decisión de Eurovisión de prohibir exhibir la ikurriña ➡ https://t.co/EP

  • @spinola71
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco muestra su profundo malestar por la decisión de Eurovisión de prohibir exhibir la ikurriña ➡ https://t.co/Dvh

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    Oso atsekabetuta gaude Eurovisionek jaialdian ikurrina erakusteko ezarritako debekuarekin ➡ https://t.co/gBoZbcEIyy

  • @LourdesPerez_DV
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco muestra su profundo malestar por la decisión de Eurovisión de prohibir exhibir la ikurriña ➡ https://t.co/Dvh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)