Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «erabakirik onenak eta berritzaileenak hartzeko, ondoren ohitura jasangarri eta hirigintza onberagoak sustatzeko zerbitzu bihurtzen dituztenen ezagutza baliagarria da»

2016.eko apirilak 29

Ana Oregi: «erabakirik onenak eta berritzaileenak hartzeko, ondoren ohitura jasangarri eta hirigintza onberagoak sustatzeko zerbitzu bihurtzen dituztenen ezagutza baliagarria da»

  • ICLEIk antolatutako Europako Herri eta Hiri Jasangarrien 8. Konferentziaren klausura.
  • Konferentzian parte hartu duten ia 800 lagunak hiri-jasangarritasunari buruzko Euskadiko Adierazpenarekin pozik agertu dira

Bilbo, 2016-04-29

«Erabakirik onenak, berritzaileenak eta egunerokoan ondoen funtzionatzen dutenak errazago hartzeko oso erabilgarria da plazetan, kaleetan, udaletan eta eskualdeetan zerbitzu bihurtu behar ditugunen ezagutzarekin, ondoren ohitura jasangarriak eta hirigintza onberagoa bultzatzeko», esan du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik ICLEIk antolatu duen Europako Herri eta Hiri Jasangarrien 8. Konferentziaren klausuran.

 

Aste honetan Euskadiko zenbait lekutan egin duten konferentziaren klausuran hartu du parte Oregik, ICLEIren Europako bulegoko zuzendari Wolfgang Teubner-ekin batera. «Konferentzia guztiek ez dute lortzen ICLEIk Euskadin antolatu duen honetako partaidetza maila, interes soziala eta gaurkotasuna. Europako gure hiri eta herrietan garatuko dugun lan-koaderno berrituaz aterako gara guztiak hemendik», azaldu du Ana Oregik.

 

Ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren erronkei aurre egiteko modu bakarra dagoela ere adierazi du, estrategiak eta helburuak koordinatzea eta zehaztea, eta hori Europako hiri guztiek egin behar dutela. «Egunetik egunera, harremanak eta lan-sareak indartzen ditugu, eta horrek ondo planifikatutako ekintza onuragarriak elkarrekin gauzatzen laguntzen digu» esan du.

 

 «Konferentzia honek hainbat erronkari aurre egiteko Europako beste eskualde batzuek egiten dutena ezagutzeko aukera eman digu, adibidez, klima-aldaketara egokitzeko eta elikaduraren, hondakinen, uraren, etxebizitzen edota mugikortasunaren alorretan», jarraitu du. Horregatik, bere ustez, elkarrengandik ikasteko eta lankidetzan aritzeko lan-eredu bat zabaldu beharko lukete Europa osoan, bilkura arrakastatsua izan dadin eta Europako hiriek eta herriek eskatzen duten jasangarritasuneranzko aldaketa abiarazte aldera.

 

Luzapena

Klausura-ekitaldian izan direnek sailburuaren hitzak entzun dituzte: «ICLEIren lanak emaitza handiak eman ditu. Hiri eta herri gehiagoren inspirazio-iturri izan behar dugu eta gure esperientzien berri eman behar dugu».

 

«COP21 sinatu zuten 193 estatuetatik 179k Parisko akordioak berretsi dituzte. Horren bidez, klima-aldaketa arintzeko neurriak sustatuko dituzte, energia berriztagarriak erabiliz eta garraiobide publiko eta salgaien garraiobide berriak diseinatuz. Parisen bezala, herrialdeek, eskualdeek eta hiriek ere akordio horrekin bat egin dezakete. Datorren asteartean egingo du Eusko Jaurlaritzak, eta zuek ere hori egitera gonbidatzen zaituztet», animatu ditu Ingurumeneko sailburuak.

 

«Ekonomiak karbonoarekiko mendekotasuna galtzeko behar duen iraultza zirkularraren ezinbesteko osagai dira hiriak. Guk abiarazitako aldaketa nabarmen hori pertsonengan hasten da, eta pertsonak herrietan eta hirietan bizi dira, izaten dituzte harremanak eta lan egin eta kontsumitu eta sortzen dute bizikidetza. Horrenbestez, mundua aldatuko duten jokabideak eta kontzientziak maila horretan landu daitezke ondoen. Horregatik, nire ustez, tokikoa zirkularra da», erantsi du.

 

«Ondorioz, “globalki pentsatzea eta tokian-tokian ekitea” leloak zentzu berezia dauka orain. Hain zuzen ere, idealaren eta balizkoaren artean, toki-agintariek betetzen duzuen hutsune bat dago», azaldu du.

 

«Erabakirik onenak, berritzaileenak eta egunerokoan ondoen funtzionatzen dutenak errazago hartzeko oso erabilgarria da plazetan, kaleetan, udaletan eta eskualdeetan zerbitzu bihurtu behar ditugunen ezagutzarekin, ondoren ohitura jasangarriak eta hirigintza onberagoa bultzatzeko», esan du Ana Oregik hitzaldia amaitzeko.

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @XabiGV
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Clausura de la 8ª Conferencia Europea de Pueblos y Ciudades Sostenibles organizada por @ICLEI_Europe ➡ https://t.co/qV9ecIz6s

  • @Gertjantheunise
    2016.eko maiatzak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Clausura de la 8ª Conferencia Europea de Pueblos y Ciudades Sostenibles organizada por @ICLEI_Europe ➡ https://t.co/qV9ecIz6s

  • @asantamariajor1
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Clausura de la 8ª Conferencia Europea de Pueblos y Ciudades Sostenibles organizada por @ICLEI_Europe ➡ https://t.co/qV9ecIz6s

  • @asantamariajor1
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ICLEIk antolatutako Europako Herri eta Hiri Jasangarrien 8. Konferentziaren klausura ➡ https://t.co/JUGyJSQLq0 #basque2016

  • @DJacomeNorato
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ICLEIk antolatutako Europako Herri eta Hiri Jasangarrien 8. Konferentziaren klausura ➡ https://t.co/JUGyJSQLq0 #basque2016

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    ICLEIk antolatutako Europako Herri eta Hiri Jasangarrien 8. Konferentziaren klausura ➡ https://t.co/JUGyJSQLq0 #basque2016

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    Clausura de la 8ª Conferencia Europea de Pueblos y Ciudades Sostenibles organizada por @ICLEI_Europe ➡ https://t.co/qV9ecIz6s6 #basque2016

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • WOLFGANG TEUBNER, GORKA URTARAN, THOMAS KASTRUP-LARSEN, DAMIEN CARÊNE, ERION VELIAJ