
Euskadiko Antzoki Sarearen Hitzartutako Zirkuituak 232 emanaldi eskainiko ditu aurten
- 11 ikuskizun hautatu dira aurten, Euskadiko Antzoki Sarean 232 emanaldi egiteko. Iaz baino 77 ikuskizun gehiago izango dira
- Eusko Jaurlaritzak 187.500 euro bideratu ditu hautatutako ikuskizunen ekoizpenerako
- Antzerkira bideratzen den diru publikoa optimizatzea, eta produkzioa eta programazioaren arteko koherentzia dira ekimenaren helburuak
Euren antzerki proiektua oraindik erabat amaitu gabe edo ekoizpen fasean izanik ere, hamar euskal konpainiak badakite dagoeneko udazkenetik aurrera euren ikuskizunak zenbat emanaldi izango dituen eta zein antzokitan. Euskadiko Antzoki Sarearen Hitzartutako Zirkuituari esker gertatzen da hori horrela. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz Euskadiko Antzoki Sareak bultzatzen duen ekimen honek hamar euskal konpainiaren 11 antzezlan hautatu ditu aurtengo zirkuitua osatzeko: 232 emanaldi eskainiko dituzte guztira (iaz baino 77 gehiago), Euskadiko Antzoki Sarea osatzen duten 45 antzokitan. Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Norka Chiapuso, Donostia Kulturako Antzerki eta Dantza programatzaileak eman dute ekimenaren berri Donostiako Victoria Eugenia Antzokian burutu den aurkezpenean. Ekitaldian parte hartzaile izan dira, era berean, aurten zirkuituan lehen aldiz parte hartuko duen Ganso&Cía taldeko Gorka Ganso eta antzoki sareko Nekane Basterretxea ere.
Euskadiko Antzoki Sareak apirilaren hasieran Ermuko antzokian burutu zuen Kontratazio Foroaz geroztik erabakita dauka dagoeneko zein taldek eta zein proiektuk osatuko duten aurtengo Hitzartutako Zirkuitua. Aurten lehen aldiz, foroan euren burua aurkeztu duten proiektu guztiek (11) lortu dute zirkuituan sartzeko adina kontratazio. Hauexek izango dira:
|
Konpainia |
Ikuskizuna |
|
Glu Glu |
Marikixkur |
|
Artedrama |
Francoren bilobari gutuna |
|
Ados |
Antes de mirar, cruzar |
|
Glu Glu |
Desoxirribonucleico |
|
Markeliñe |
Euria |
|
Txalo |
Jainko basatia |
|
Hika |
Koaderno zuria |
|
Ganso&Cía |
Kaput |
|
Gorakada |
Titirikontu-kontari |
|
Borobil |
Gu |
|
Pausoka |
Go!azen 3.0 |
Hitzartutako Zirkuitoan emanaldiak lotu dituzten konpainia hauek, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza eska dezakete proiektua ekoizteko. Kultura Sailburuordetzak 187.500 euro bideratu ditu aurten hautatutako proiektu hauek diruz laguntzeko. Bestalde, hitzartutako 232 emanaldi horiek, udal antzokien kontrataziotan, 772.759 euroko kontratazio-bolumena lortu dute.
Baliabide publikoak optimizatzea
Horrela bada, programa honek erabat betetzen ditu bere bi helburu nagusiak. Batetik, antzerkian inbertitzen den diru publikoa optimizatzen da: produkziora zuzendutako diru-laguntzak (Eusko Jaurlaritzatik) eta programaziora zuzendutakoak (udaletatik) norabide berean jartzen baitira. Eta bestetik, arte eszenikoen jasangarritasunean ere laguntzen da, antzerki ekoizpenaren eta programazioaren arteko koherentzia bilatuz (Euskadiko antzokiek eskatzen dituzten proiektuak ekoitziko dira).
Programak gorako joera nabarmena izan du azken urteetan, bereziki antolatutako bira kopuruari dagokionez (6 edo 7tik 11ra pasatu da aurten), eta lotutako emanaldi kopuruari begiratuz gero (155 emanaldi iaz, 232 aurten).
|
HITZARTUTAKO ZIRKUITUA 2016 |
|
|
|
|
Parte hartu duten antzoki kopurua |
45 |
SAREko antzoki guztien % 83,3 |
|
|
Antolatutako bira kopurua |
11 |
|
|
|
Lotutako emanaldi kopurua |
232 |
|
|
|
Emanaldien batez bestekoa bira bakoitzeko |
21 |
|
|
|
Emanaldien batez bestekoa antzoki bakoitzeko |
5 |
|
|
|
Kontratazio bolumena guztira |
772.759 € |
|
|
|
Kontratazio bolumena batez beste atzoki bakoitzeko |
17.172 € |
|
|
|
HITZARTUTAKO ZIRKUITUA 2011-2016 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
Guztira |
|
Parte hartu duten antzoki kopurua |
34 |
33 |
40 |
40 |
42 |
45 |
- |
|
Antolatutako bira kopurua |
3 |
3 |
7 |
7 |
6 |
11 |
37 |
|
Lotutako emanaldi kopurua |
83 |
85 |
142 |
140 |
155 |
232 |
836 |
|
Emanaldien batez bestekoa bira bakoitzeko |
28 |
28 |
20 |
20 |
26 |
21 |
23 |
Hitzartutako Zirkuitua eta Kontratazio Foroa. Zer da?
Hitzartutako Zirkuitua abian jartzeko, eta berau osatuko duten antzerki-proiektuak aukeratzeko, Euskadiko Antzoki Sareak Kontratazio foroa antolatzen du urtero, honako prozedura honekin:
- Urte hasieran, Sareak deialdia egiten die Euskadiko antzerki talde profesionalei, irailetik aurrera estreinatu asmo dituzten produkzio-proiektuak aurkez ditzaten. Sareko antzokiek lehen hautaketa bat egiten dute, eta gehien interesatu zaizkien proiektuak bigarren fasera pasatuko dira.
- Azken eta behin betiko hautaketa Kontratazio Foroan gauzatzen da, Ermuako antzokian elkarturik (aurten, apirilaren 6an burutu da). Goizeko saioan, konpainiek euren proiektua aurkezten diete antzokietako programatzaileei (artean produkzio fasean egonik ere), eta hauek azken aukeraketa egiteko behar dituzten argibideak eskatzeko aukera dute. Arratsaldeko saioan, informazio guztia aztertu ondoren, mahai gainean jartzen dira programatzaile guztien kontratazio asmoak. Mahai horretan programatzaileengandik 12 emanaldi baino gehiago lortu dituzten proiektuak aukeratuak izaten dira (9 emanaldi, formatu handiko ikuskizunak badira).
- Azken urratsa, aukeratutako proiektu bakoitzarekin konprometitutako emanaldi guztiak bilduko dituen birak antolatzea izaten da. Zirkuituaren egutegia bileran bertan zehazten da (aurten, 10 konpainiaren 11 ikuskizunek parte hartuko dute zirkuituan, eta 232 emanaldi izango dira orotara).
Honela, hitzartutako zirkuitua lortu duten konpainiek, emanaldi kopuru bat ziurtatuta izateaz gain, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ere eskuratu ahal izango dute, proiektu hori ekoizteko (baldin eta ez badute laguntzarik jaso bi urterako jarduera diruz laguntzen duen deialdian). Kultura Sailburuordetzak 187.500 euro bideratu ditu aurten hitzartutako zirkuituak diruz laguntzeko. Proiektu bakoitzak gehienez 60.000 euro jaso ditzake.
Zer da Sarea?
Sarea, Euskadiko Antzoki Sarea, 1993 urtean sortutako erakunde arteko entitatea da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Foru Aldundietako Kultura sailek eta Euskadiko udalek osatzen dute. Gaur egun, titulartasun publikoko 54 antzokik eta aretok osatzen dute sarea: 4 Araban daude, 25 Bizkaian eta beste 25 Gipuzkoan. Arte eszenikoetako programazio egonkorra koordinatzea, bultzatzea eta hedatzea da Sarearen eginkizun nagusia, giza zein ekonomia-baliabideak optimizatuz eta arte eszenikoetako eremuan publikoa sortuz eta trebatuz.
-
2016-04-30
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [TEATRO] El Circuito Concertado de la Red Vasca De Teatros ofrecerá este año 232 funciones ➡ https://t.co/oiz1KVd7xi


