Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Minnesotako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena sinatzea

2016.eko apirilak 29

Eusko Jaurlaritzak eta Minnesotako Gobernuak, bi erakundeak Lanbide Heziketaren arloan bultzatzen ari diren lankidetza sendotzen duen hitzarmena sinatu dute Minneapolisen. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Minnesota Estatuko Lanbide Heziketa eta Unibertsitate kantziler Steven Rosenstonek sinadura honen bidez islatu dute aurrerantzean ere 2014an hasi zen elkarlanean sakontzen jarraitzeko asmoa.

Ekitaldian, Minnesota Estatuko goi mailako ikasketen arduradun nagusiak bi gobernuen artean dagoen sintonia ona nabarmendu du. Izan ere, Donostian burutu zen Lanbide Heziketaren Nazioarteko II Kongresuari esker hasitako lehen harreman haietatik hona, ugari izan dira elkartrukeak eta ekimenak.

Rosenstone kantzilerrak Euskadiko Lanbide Heziketak dituen seriotasuna eta potentzialtasuna azpimarratu ditu, eta horrek Lanbide Heziketaren arloan aurrera egiten jarraitzeko ematen dien babesa nabarmendu du. 2015eko ekainean Euskadira egindako bisitan ezagutu ahal izan zuen errealitate hori. Rosenstonek azaldu duenez, “estrategikoa da guretzat Lanbide Hheziketa sustatzen jarraitzea, gure industria eta ekonomia-ehunetan funtsezkoa denez. Akordio honek Minnesotako nahiz Euskadiko ekonomiak indartuko ditu, ikerketa, berrikuntza eta prestakuntzako jardunbide egokien bidez. Prestakuntza eta ikaskuntza sustatuko ditu, enpresen eta industriaren beharrei aurre egiteko gai izango diren ikasleak prestatzeko, eta era berean, elkarlaneko hezkuntza eta ikerkuntza jarduerak ere bultzatuko ditu”. Eusko Jaurlaritzarekin abiatutako harreman hau unibertsitate eremura hedatu ahal izateko itxaropena ere erakutsi du Rosenstonek. Arrazoi horrekin, hainbat bilera eta bisita burutuko dira astean zehar.

Bestalde, Cristina Uriarte sailburuak, eskerrak eman dizkio Minnesotako gobernuari lankidetza eskaintzeagatik eta ziurtatu du hitzartu dituzten ekimenak, eta etorkizunean hitzartu daitezkeenak, oso garrantzitsuak izango direla Lanbide Heziketa sustatzeko. Uriarteren iritzian “fabrikazio aurreratua, ikasleak fabrikaziorako prestakuntza-sistema berrietan heztea eta 4.0 industria lehentasunezko alderdiak dira bi gobernuentzako, eta biek lortuko dituzte etekinak ezagutza eta esperientzia-trukearen eta baterako erronken bitartez. Garai berriek ekimen berriak behar dituzte, eta aliantza berriak ere bai. Minnesotan, helburu berberak eta formazioan nahiz antolakuntzan antzeko ezaugarriak dituen Estatu bat aurkitu dugu. Ziur naiz bi gobernuok etekin handia aterako diogula akordio honi”.

Unibertsitateak

Halaber, bi unibertsitate-sistemen arteko elkarreraginari bide emango liokeen lan-lerro bat ezartzeko itxaropena adierazi du Uriartek. Minnesotan egin dituen lehen orduetan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak bertatik bertara ezagutu ditu Minnesota Estatuko unibertsitateen ezaugarriak, St. Cloud State University unibertsitateko arduradunen eskutik. Haiekin batera bisitatu du campusa, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren potentzialtasuna azaldu ahal izan die. Egonaldi honetan, gainera, Metropolitan State University unibertsitateko arduradunekin egoteko aukera ere izango du.

Lehen urratsak, Lanbide Heziketan

Rosenstone kantzilerrak pasa den udan Euskadi bisitatu ostean, abian jarri dira alde bateko eta besteko Lanbide Heziketa sistemen arteko lankidetzak. Lanbide Heziketako euskal irakasleek Minnesotako zentroak bisitatu dituzte, prestakuntzari, antolaketari eta sektore desberdinetako enpresekin dituzten harremanei buruzko alderdiak ezagutzeko. Irakasle estatubatuarrek ere bisitatu dute Euskadi, helburu berarekin; beren prestakuntza-prozesuetan txertatzeko moduko esperientziak ezagutzea.

Elkarlana da Eusko Jaurlaritza eta Minnesotako gobernuaren artean sinatutako akordioaren balio nagusienetakoa. Horrela, azken hilabeteotan ireki dira dagoeneko sei lan-ildo. Besteak beste, arlo hauetan sakontzeko asmoa dago: optimizazio topolozikoa edo 3D inprimagailuen bidezko fabrikazioa. Horrez gain, dagoeneko hasi dira lehen harremanak eremu hauetan:

  • 4.0 industriaren eta fabrikazio adimentsuaren eremuetan gaitzeko beharren garapenean
  • Lanbide Heziketako ikastetxeek enpresa txiki eta ertainei berrikuntza aplikatuaren eremuan eskain diezazkieketen zerbitzuetan
  • ekintzailetza
  • errealitate handitua
  • gauzen Internet
  • edo mekanizazio-prozesuak, abiadura handiaren eremuan kasu, eta titanioa nahiz aleazio ultra arinen mikromekanizazioa

Sinaduraren ondoren gobernu biek azaldu dute poza, lorturiko akordioak lankidetzarako bide berriak eskaintzen baititu goi mailako ikasketetan, pertsonen prestakuntza hobearekin eta etorkizuneko industriari bulkada emanez.   

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ingegoros
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Ekingune: Firma de acuerdo entre el Gobierno de Minnesota y el Gobierno Vasco https://t.co/WoU9KxYd4x

  • @MMarinBxl
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: Agreement @Gob_eus #euskadi #basquecountry government & #minnesota #usa state about #VocEd #HigherEduc https://t.co/O

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    Agreement @Gob_eus #euskadi #basquecountry government & #minnesota #usa state about #VocEd #HigherEduc https://t.co/OEZwKVOCbK

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ACCIÓN EXTERIOR] Firma de acuerdo entre el Gobierno de Minnesota y el Gobierno Vasco ➡ https://t.co/A4YrMXjzPP #FormaciónProf…

  • @FOLanodetal
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Ekingune: Firma de acuerdo entre el Gobierno de Minnesota y el Gobierno Vasco https://t.co/WoU9KxYd4x

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [KANPO HARREMANAK] Minnesotako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena sinatzea ➡ https://t.co/eD7UNAfLew #Lanbide…

  • @Ekingune
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    Firma de acuerdo entre el Gobierno de Minnesota y el Gobierno Vasco https://t.co/WoU9KxYd4x

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    [KANPO HARREMANAK] Minnesotako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena sinatzea ➡ https://t.co/eD7UNAfLew #LanbideHeziketa

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    [ACCIÓN EXTERIOR] Firma de acuerdo entre el Gobierno de Minnesota y el Gobierno Vasco ➡ https://t.co/A4YrMXjzPP #FormaciónProfesional

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)