Berriak Lehendakaritza
Eu

Hurrengo Eurovision jaialdian ikurrina erakusteko debekua berehala bazter dezatela exijitu du lehendakariak

2016.eko apirilak 29

Urkullu Radio Nacional irratian elkarrizketatu dute gaur goizean, eta RTVE erakundeari eskatu dio ikurrina Estatu Islamikoaren banderarekin parekatu izana lehenbailehen konpontzen saia dadila

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazpenak egin ditu maiatzaren 14an Stockholmen egitekoa den jaialdian ikurrina erakusteko debekuaz Eurovisionek hartu duen erabakiaren gainean. Ekitaldiaren antolakuntzak «bereziki baimendu gabeko» ikurren artean sartu du ikurrina; besteak beste, Estatu islamikoarenarekin batera. RNE irrati katean eman duen elkarrizketa batean, lehendakariak debeku hori berehala bazter dezatela exijitu du, eta Espainiako Irrati Telebistari erabaki hori konpontzeko eskatu dio.

Ikurrina, euskal nazionalitatearen legezko ikurra, eta Daeshen bandera zerrenda berean sartu izana erabaki deitoragarria dela uste du. Horregatik, jaialdian parte hartuko duen RTVE erakunde publikoari parekatze hori lehenbailehen konpontzen saia dadila eskatu dio, eta berehala zuzendu dezala.

Halaber, Espainiako egoeraz ere aritu da lehendakaria, hau da, gobernagarritasun-akordioak lortzeko ezintasunaz. Urkulluk adierazi du hauteskunde orokorrak berriz egin behar izateak Espainiako estatuaren egoeran ziurgabetasun handiagoa sortzen duela, eta politika egiteko modu baten porrota erakusten duela. Ekainaren 26ko hauteskundeen ondoren egoera aldatzea zalantzan jarri du lehendakariak. Azken lau hilabeteak ziurgabetasun ekonomiko, sozial, politiko eta instituzional handiagoa sortzeko soilik balio izan dutela iruditzen zaio.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: @iurkullu ha sido entrevistado en RNE. Temas: Ikurriña/Eurovisión, Elecciones, gastos de campaña, nuevo estatus... ➡ https://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)