Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Jeb Brugmann: “Hiriak ez dira oraindik guztiz garatu, baina lankidetzak egoera hori alda dezake”

2016.eko apirilak 28

 

  • Gaur egin da Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Europarraren bigarren jardunaldia.

 

  • Jeb Brugmann buru izan duen osoko bilkuraz gain, Berrikuntzaren Merkatua ere egin da, eta arratsaldeko saioa EAEko hainbat puntutan egin diren tailer mugikorrei eskaini zaie.

 

Bilbon, 2016ko apirilaren 28an -  “Gizarteko sektoreen arteko lankidetza erakundeak sortuz, hiriek euren buruak alda ditzakete, zerbitzu eskatzaile izatetik soluzio sortzaile izatera igarotzeko, euren produktibotasuna nabarmen hobetuz eta ekonomiaren hazkunde gune gisa baliotsuagoak izatera helduz”. Hori izan da Jeb Brugmannek, ICLEIren – Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Elkartearen sortzaile eta Next Practice Ltd.-ren Bazkide Gerenteak, gaur goizean, Euskadin egiten ari den Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Europarrean, zabaldu duen mezua.

“Hurrengo 30 urteetako erronka nagusia lurraldearen egokitzapen antolatua eskaintzea da, beste 2.500 milioi pertsona eroso egon daitezen. Egoera horretarako beharrezkoa izango da 350 bilioi dolarreko inbertsioa egitea –egungo BPG orokorra baino zazpi aldiz handiagoa–“ adierazi du Brugmannek 800 pertsona baino gehiagoren aurrean. “Adituak euren babeslekuetatik ateratzea lortzen badugu eta jakin behar denaren ikuspegi zabala ulertzen badugu, euren beharrei erantzuteko gaitasuna izango duten funtzio anitzeko guneak izango diren hiriak sortzeko gai izango gara”, esan du amaitzeko.

Brugmannek nabarmendu duenez, gure hiri guztiak “garatu gabe” daude oraindik alor horretan, eta horien balioa hobetzeko oso tarte handia dago oraindik “funtzio anitzak izango dituzten hirietarantz, buruan ekonomia zirkularra izanik aritzen diren konpromiso gehiagoko erkidegoak barne, mugitzen bagara”. Hori lortzeko, hiriek berrikuntzak eurenganatu eta eskalan jarri behar dituzte, lankidetzarako erakunde berrien bitartez. “Munduko ekonomiak duen aktibo stock handienetakoa, gure hiriak, araupetzen eta administratzen dugun erakundeak gara”.

Eraikuntza proiektu berrietan soluzio berritzaile jasangarriak sartu dituzten ekimen pribatuen adibidearen bitartez azpimarratu da hiri bateko eraikin publikoek balioa sortzeko duten gaitasuna, hiriaren balioa handitzeko bide gisa. Berrikuntzak sartzen dituen eta prozesu guztietan ulertzeko era holistikoa barne hartzen duen sektore publikoaren eta pribatuaren arteko harmonia hori da hiri ekoizlearen funtsa.

“Tokiko gobernuek proaktiboagoak izan behar dute, hiri sistema ekoizleak lortzeko”, azpimarratu du Mr. Brugmannek, ingurumenaren kontserbazioaren garrantzia azpimarratzeko, ekobarrutiak, energiaren kontsumoari dagokionez eraginkorrak diren eraikinak, azpiegitura berdeak eta ekonomia zirkularra kontuan izanda, eraikuntzaren funtsezko pieza gisa, hiri baliotsuagoa lortzeko.

Mr. Brugmannek Hiri Ekoizleari eskainitako osoko bilkuretako batean hartu du parte, beste hauekin batera: Yiannis Boutaris, Tesalonicako alkatea; Lutz Ribbe, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeko Garapen Jasangarriko Behatokiaren (CESE) presidenteordea; Filippo Boselli, World Future Council Politika, Klima eta Energia Programako Ofiziala; Kristiaan Borret, Brusela – hiriburua Lurraldeko arkitekto burua; eta Asa Karlsson Björkmarker, Suediako Växjö hiriko alkateordea.

Hiri eta Herri Jasangarrien Konferentzia Europarrak

 

Toki eta lurralde gobernuetako, Europako eta nazioarteko erakundeetako, alde anitzeko erakundeetako eta zientzia erkidegoko, sektore pribatuko eta gizarte zibileko 800 ordezkari inguru ari dira parte hartzen Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzian, esperientziak trukatzeko eta ideiei buruz eztabaidatzeko.

 

Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko NBEren Goi Bileraren eta Parisen egin zen Klimaren Aldaketarako Aldeen Konferentziaren (COP21)  ondoren, konferentzia hau hiri jasangarritasunari buruz eztabaidatzeko 2016ko Europako erreferentziazko ekitaldia da.

 

Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Europarra, ICLEIk – Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatu dute, Udalsarea 21en – Jasangarritasunaren aldeko Udalerrien Euskal Sarearen partaidetzarekin eta Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Gasteizko Udalaren laguntza du.

 

 

 

Informazio gehiagorako:

Website: www.basquecountry2016.eu

Twitter: www.twitter.com/sustain_cities/

Facebook: www.facebook.com/european.sustainable.cities

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jeb Brugmann