Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzaren osotasun instituzionalaren eredua erreferentea dela Euskadin eta kanpoan

2016.eko apirilak 29
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak «Gobernantzaren erronka berriak» izeneko jardunaldian parte hartu du

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak «Gobernantzaren erronka berriak Gipuzkoan» izeneko jardunaldian parte hartu du gaur. Bertan, arlo horretan martxan jarritako esperientzietako batzuk aztertu eta alderatu dituzte, baita euskal erakundeek egoera sozial eta politiko berrira zein gizartearen eskarietara egokitzeko egin dituzten aldaketak ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen jardunaldiaren irekieran egon dira, halaber, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatu Imanol Lasa eta Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren arloko EHUko katedradun eta Gobernantza Demokratikorako Institutuko idazkari Juanjo Álvarez. Gainera, lan-jardunaldian hartu dute parte Peru Bazako, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak, eta Elixabete Etxanobe, Toki Administrazioekiko eta Administrazio Erregistroekiko Harremanetarako zuzendariak.

Erkorekak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak duela hiru urte martxan jarritako osotasun instituzionalaren eredua aitzindaria eta erreferentea dela Euskadiko nahiz kanpoko administrazioentzat. Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabakoa eta Bilboko Udala dira gobernantza berriaren ereduak egituratzeko sistema hori erreferentzia gisa hartu duten euskal erakundeak. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zorionak eman dizkio Markel Olanoren gobernuari, etika publikoarekiko konpromisoa hartzeagatik.

Izan ere, jardunaldiaren ardatzak izan dira etika publikoa eta Euskadiko egitura juridiko-instituzionala, funtsezkoak direnez bi-biak, EAEko administrazioa eredugarria eta aitzindaria izan dadin. Hiru lan-mahai eratu dira, gobernantza onaren esparruko adituek esku hartu dutenak. Era berean, Gipuzkoak zenbait alkate ere bertaratu dira, tartean, Donostiakoa, Eneko Goia.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    Erkorekak gogora ekarri du @Gob_eus-en osotasun instituzionalaren eredua erreferentea dela Euskadin eta kanpoan ➡ https://t.co/AuBRf1kAe7

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka recuerda que el modelo de integridad institucional de @Gob_eus es una referencia dentro y fuera de Euskadi➡ https://t.co/5GVlJW4R6u

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)