Berriak
Eu

LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

2016.eko apirilak 27

“Laneko estresa: talde-erronka”

Lanaren Nazioarteko Erakundeak bere txostenean aipatzen duen Arriskuen Behatoki Europarraren datuen arabera, laneko estresaren ondoriozkoak dira Europan galdutako lan egunen %50 eta %60 artean. Txosten berean jasotzen da europan lanean ari den pertsonen %22k estresa jasaten duela. Bera aldetik, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Agentzia Europarraren arabera, arrisku psikosozialak datozen urteetan Europako 27 herrialdeetako langileentzako arrisku garrantzitsuenen artean kokatzen ditu. Arrisku hauen ondorioz osasun arazoak sortu baitaitezke, hala nola depresioa, estresa, antsietatea edota lo egiteko zailtasunak.

-. Zer dira faktore psikosozialak

Estresa eragiteko gai diren laneko baldintzei arrisku faktore psikosozialak deitzen zaie eta kalte psikologikoa edo fisikoa eragiteko gaitasuna dute. Arrisku faktore hauek lan egoera batean ager daitezke eta laneko giro fisikoaren erlazionatuta egon daitezke (agente fisiko, kimiko eta biologikoak) antolamenduarekin, lan-prozedura eta -metodoekin, langileen arteko harremanekin, lanaren edukiarekin eta zereginak egitearekin– eta mekanismo psikologiko eta fisiologikoen bitartez langilearen osasunari eta haren lanari berari eragin liezaieketelarik. Faktore psikosozialak pertsonaren lan-jardueraren eta bizi-kalitate laboralaren aldekoak nahiz haien kontrakoak izan daitezke. Lehen kasuan, pertsonen garapen pertsonalari laguntzen diote; bestela, haren osasunari eta ongizateari ondorio txarrak ekartzen dizkiete. Halakoei arrisku psikosozialeko faktore edo lan-estresaren iturri esaten diegu, eta pertsonei kalte psikologikoa, fisikoa nahiz soziala eragiteko gauza dira Europar Agentziak 2009ko txosten batean ondorioztatu zuen, laneko estresa enpresetan kezka nagusietako bat izanik, txostena egiteko inkestan parte hartu zuten erakundeen erdiak baino ez ziela langileei arrisku psikosozialen inguruko eta hauek euren osasunean eta segurtasunean izan zitzakeen ondorioei buruzko informaziorik eman. Herena baino gutxiago izan ziren laneko estresari aurre egiteko prozedurak martxan zituztela erantzun zutenak.

-. OSALAN eta arrisku faktore psikosozialen prebentzioa

Gabezi hauetaz jakitun, OSALANek urteak daramazki arlo honetan lanean. Eboluzio aipagarria da arlo honetan eman dena, bai sentsibilizazioan eta baita ezagutzan ere; arrisku psikosozialak zer diren eta prebentzioaren ikuspegitik nola lan egin horiek ekiditeko. OSALANen helburuetako bat, kontzientziazioa da eta kasu honetan, mezu nagusia zera da: arrisku psikosozialak prebenitu daitezkeela eta arrisku psikosozialei aurrea hartzeko modua, gainontzeko arriskuekin egiten den lan berbera egitea dela. Higiene, ergonomia edota segurtasun arriskuei ematen zaien prebentzio trataera bera eman behar zaie hauei ere: arriskuak identifikatu, neurtu, lehentasunak zein diren ikusi eta prebentziorako ekimenak martxan jarri, eraginkortasuna neurtuz. Psikosoziologiaren arloan erakundearen jarduna bizia izaten ari da eta gizartearengana eta agente guztiengana iristeko ahalegin berezia egin da kanal eta formato desberdinak erabiliz. Horrela, udazkenetik martxan da PSIKOPREBEN delako mikrosite tematikoa. Arrisku psikosozialen ezagutza eta prebentzioa gizartera zabaltzeko. Gainera, gatazkak konpontzeko protokoloak eta jarduera zuzenak lantzeko tallerrak egin dira prebenzio delegatuekin. Guztira 164 delegatuk parte hartu dute bertan. Laneko Psikosoziologia Jardunaldiak egin dira seigarren aldiz, eta esan daiteke, arlo honetako urteko ekitaldi garrantzitsuena dela, azken edizioan 400 lagun batuz. OSALANek gainera, azken urteetan informaziorako eta sentsibilizaziorako gida eta protokoloak kaleratu ditu: hala nola, “Antolakuntzako Arrisku Psikosozialen hastapen gida” (2013) eta delegatuei zuzendutako arriskuen prebentziorako gida (2014). Ildo honi jarrikiz, aurten Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen baitan antolatzen den ikastaroa, arrisku psikosozialei zuzendutakoa izango da. Europa mailan aurrera eramaten diren ekimenen berri emango da bertan nazioarteko adituen parte hartzearekin, eta estatu mailan Erkidego desberdinen esperientziak ere ezagutuko ditugu.

-. “Talde erronka da; zure papera garrantzitsua da”

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunean, OSALANek mezu hau zabaltzen du, prebentzio eraginkorra lortzeko norbanako guztien partehartze eta lankidetza beharrezkoa direla azpimarratuz. 2015-2020 Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Estrategian jasotzen den moduan, helburua, laneko arriskuen prebentzioa euskal gizartearen ezaugarri kulturala bilakatzea da.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @UrienIzaskun
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    Día Mundial de la Seguridad y Salud en el Trabajo https://t.co/O786vST33l

  • @ZBarnetegia
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Osalan-ek bat egiten du Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunarekin. “Laneko estresa: talde-erronka” ➡ https://t.co

  • @anamarti4
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Osalan-ek bat egiten du Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunarekin. “Laneko estresa: talde-erronka” ➡ https://t.co

  • @UrienIzaskun
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Día Mundial de la Seguridad y Salud en el Trabajo https://t.co/O786vST33l

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)