Berriak

Izaskun Urienek Mutualia Sarien ekitaldian parte hartu du

2016-04-27

Sari banaketa Donostian izan da eta bere hitzaldian, Izaskun Urienek modu baikorrean baloratu du laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko ekimenak aurrera eramaten dituzten enpreseei eta erakundeei aitortza egitea. Praktikan, tankera honetako sariek, “bultzada ematen diote ikerketari, berrikuntzari eta kudeaketa eta bultzada eraginkorra dira laneko arriskuen prebentzioaren kalitatea hobetzeko”.

OSALANeko zuzendariak aipamena egin dio bihar apirilak 28 ospatzen den Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko egunari. Aurten, “Laneko estresa; talde-erronka” da egunaren leloa eta hortaz, OSALANek arlo honetan aurrera eraman dituen ekimenak ekarri ditu gogoga Urienek.

Iruzkin bat
  • @UrienIzaskun
    2016-04-27

    Comentario de Twitter:
    Izaskun Urien participa en la entrega de los Premios Mutualia https://t.co/g2Buiunh7S

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)