Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal zinea babesteko eta bultzatzeko estrategia aurkeztu die Madrilen diplomaziako kideei

2016.eko apirilak 28

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Kanpo Harremanetarako arduradunek bilera informatibo bat izan dute gaur goizean Madrilen hainbat herrialderen enbaxadetako ordezkariekin, euskal zinea babesteko eta bultzatzeko estrategia integrala aurkezteko.

Bilera Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen Ordezkaritzan izan da, honako hauek hartu dute parte: Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kiroletarako sailburuordeak, Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendariak, baita ere, Esloveniako, Mexikoko, Irlandako, Estoniako, Erresuma Batuko, Lituaniako, Austriako, Danimarkako, Belgika-Flandriako eta Norvegiako enbaxadetako arduradunek.

 “El auge del cine vasco. Estrategias y alianzas” titulupeko bilera informatibo horren bitartez,  diplomaziako kideei euskal zinea babesteko eta bultzatzeko estrategia integrala aurkezteko eta Eusko Jaurlaritzak zuzendutako “Glocal Cinemas: small countries / big stories” sarea, ekimen horrek globalak ez diren hizkuntzetako 17 herrialde eta eskualdetako  zinematografiak batzen ditu, Europako topografia kulturalaren aniztasunaren balioa azpimarratzeko.

Eusko Jaurlaritzaren arduradunen eta diplomaziako kideen ordezkarien artean bilera egutegi bat dago Jaurlaritzak  legegintzaldi honetan dituen plan eta ekimen estrategikoak ezagutzera emateko Madrilen; gaur izandako hau horietako bat da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak #euskalzinea babesteko eta bultzatzeko estrategia aurkeztu die Madrilen diplomaziako kideei ➡ https://t.co/wFU26Guved

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)