Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

IVAPek 2,1 milioi euro emango ditu laguntzatan 2016an, euskal herri-administrazioko langileak trebatzeko

2016.eko apirilak 28

• Euskadiko hiru erakunde-mailetan edo Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten duten pertsonen etengabeko prestakuntza lagunduko du diruz.
• Deialdi hau EHAAn maiatzean argitaratuko da, eta hortik aurrera hilabeteko epea izango da eskaerak egiteko; bide telematikoz egin beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.eus webgunetik.
• Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburuetako bat da langile publikoen profesionalizazioan aurrera egiteko prestakuntza ematea; hala, herritarrei zerbitzu publiko eraginkorragoa eta modernoagoa eskaintzeko, gaur egungo gizartearen premietara egokitua.

Eusko Jaurlaritzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bitartez (IVAP), 2.157.500 euro inbertituko ditu 2016an euskal administrazioetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza-planak eta -programak finantzatzeko.

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoetako langileen etengabeko prestakuntzaren aldeko «apustuari eta ahaleginari» eutsiko dio. Langile publikoen prestakuntza jarraitua Gobernu honek lehenetsitako helburu bat da, herritarrei eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoa baitu. Azken finean, helburua da administrazio publiko modernoagoa eta eraginkorragoa lortzea, gaur egungo gizartearen premietara egokitutakoa.

Laguntzon deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da maiatzean. Eskaerak deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egin ahal izango dira, hilabetez, eta bide telematikoz aurkeztu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialean: www.euskadi.eus.

EAE

Batetik, Eusko Jaurlaritzak 1.362.500 euro bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileak prestatzeko. Honela banatuko da kopuru hori:

• Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko irakasleak: 491.000 euro
• Osakidetza: 480.000 euro
• Eusko Jaurlaritzako sailak: 160.000 euro
• Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoak: 127.000 euro
• Euskal Herriko Poliziaren eta Larrialdien Ikastegia: 104.500 euro

FORU- ETA TOKI-ADMINISTRAZIOAK, ETA EHU

Bestalde, Jaurlaritzak 795.000 euro bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-administrazioetako langileen eta Euskal Herriko Unibertsitateko langileen trebakuntza finantzatzeko. Honela banatuko da kopuru hori:

• Toki-administrazioak: 380.000 euro
• Foru-administrazioak: 350.000 euro
• UPV/EHU: 65.000 euro


IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lan nagusietako bat euskal administrazio publikoetako langileak hautatzea eta trebatzea da. Eta horrez gain administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzea, euskarako itzulpen ofizialak egitea eta euskarako terminologia juridiko eta administratiboa finkatzea eta hedatzea. Bai eta hizkuntzari, zuzenbide eta administrazioari eta kudeaketa hobetzeari buruzko aholkularitza ematea eta ikerketak egitea ere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @IVAP_eus: 2,1 milioi euro emango ditugu laguntzatan 2016an, euskal herri-administrazioko langileak trebatzeko @Gob_eus https://t.co/6pR

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)