Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Lehendakariak ziurtatu duenez, hauteskunde orokorrak errepikatzea alderdi politikoen porrotaren erakusle da

2016.eko apirilak 27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkulluk kezka adierazi du Espainiako ziurgabetasun-egoeraren gainean, Euskadin ere eragina duenez

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur ziurtatu duenez, hauteskunde orokorrak berriz deitzea ez da politikaren porrotaren erakusle, alderdi politikoen porrotarena baizik. Lehendakariak kezka adierazi du Espainiako ziurgabetasun-egoeraren gainean, Euskadin ere eragina duenez funtsezko erabakiak hartzeko ezintasunaren erruz.

Artium museoan gaur egin den Oinarri elkarren bermerako sozietatearen bazkideen batzarraren itxieran egin ditu adierazpen horiek, eta alderdi politikoek gobernagarritasun-akordio bat lortzeko ezintasunak Espainiara ekarri duen egoera ere hizpide izan du. Bere iritzian, alderdi politikoek «ez dute erakutsi egonkortasuna eta konfiantza sortzeko gaitasunik». Horrenbestez, Urkulluk kargu hartu die hauteskunde-deialdi berria dela eta. «Ez du politikak porrot egin, alderdi politikoek egin dute porrot», adierazi du.

Lehendakariak ohartarazi du Espainiako ziurgabetasun-egoerak Euskadin ere eragina duela, oztopo delako erabaki instituzionalak, ekonomikoak, sozialak eta politikoak hartu ahal izateko, esan duenez, «zehazki, gure etorkizunerako funtsezkoak diren erabakiak».

Lehendakariak Euskadiko lankidetza- eta akordio-klima eskertu du, indarkeria ez dagoenetik «asko aurreratu» baita. Dena den, etorkizunean ere lankidetza- eta akordio-dosi handiak beharrezkoak izango direla gogorarazi du; eta, horregatik, hazkundea indartzeko helburuarekin lanean jarraitzeko deia egin du.

ERKOREKA: “DENBORA GEHIEGI GALDU DA ALFERRIK”

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak ere aritu da gai honetaz. Erkorekak ziurtatu du hauteskunde orokorren deialdi berria Eusko Jaurlaritzak politika berriaren aldetik «espero zuen azkena» dela eta ohartarazi du denbora gehiegi galdu dela alferrik «Euskadiko arazo garrantzitsuenetako batzuei aurre egiteko». Hala, Erkorekak alderdi politikoak salatu ditu gobernagarritasun-akordioak lortzeko borondaterik ez dutelako izan.

Euskadiko justizia-administrazioaren eraginkortasuna hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko ekitaldian egin ditu adierazpenok Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Erkorekak adierazi du Eusko Jaurlaritza kezkatuta dagoela Espainiako gobernua ziurgabetasun-egoeran dagoelako, eta horrek Euskadin ere eragina duelako, ez baitu solaskiderik euskal politikagintzan funtsezkoak diren alderdiez hitz egiteko, altzairu-sektoreko krisiaz kasu.

 Erkorekaren iritzian, alderdiek akordioak lortzeko egin duten saiakera «egiazko edo itxurazkoek lau hilabeteko entretenimendua ekarri dute», baina bitarte horretan «Euskadiko arazo garrantzitsuenetako batzuei aurre egiteko denbora gehiegi galdu da alferrik».

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko apirilak 28

    pues me alegro @iurkullu

  • @anamarti4
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari asegura que la repetición de elecciones generales responde a un fracaso de los partidos políticos ➡ https://t.co

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari asegura que la repetición de elecciones generales responde a un fracaso de los partidos políticos ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak ziurtatu duenez, #hauteskunde orokorrak errepikatzea alderdi politikoen porrotaren erakusle da ➡ https://t.co/HAmIJZdYB0

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asegura que la repetición de elecciones generales responde a un fracaso de los partidos políticos ➡ https://t.co/vxL8sLdbsi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)