Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak BPGren datu ona nabarmendu du, 2016ko lehen hiruhilekoan % 3,2 handitu baita

2016.eko apirilak 27
  • Euskadik berrikuntza eta inbertsio estrategikoak bultzatzeko beharrezkoak diren finantza-tresnak izan ditzan Eusko Jaurlaritzak hartu duen konpromisoa nabarmendu du Urkulluk
  • Lehendakariak Oinarriren bazkide-batzordea itxi du Artium museoan

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriarekin batera, gizarte-ekonomian espezializatuta dagoen Oinarri elkarren bermerako sozietatearen bazkideen batzar orokorra itxi du gaur Artium museoan. Euskadik berrikuntza eta inbertsio estrategikoak bultzatzeko beharrezkoak diren finantza-tresnak izan ditzan Eusko Jaurlaritzak hartu duen konpromisoa nabarmendu du Urkulluk.

Lehendakariak Euskadiko industriaren martxa ona dela esan du «Euskadin hazkundea eragiten hasi da berriz». Urteko lehen hiruhilekoan barne-produktu gordina % 3,2 eta lanaldi osoko enplegua % 1,9 handitu direla gogorarazi du. «Joera horri eusteko –gogorarazi du–, oso garrantzitsua da Euskadi inbertsiorako erakargarria izatea, eta ezinbestekoa da industriaren euskarri izan behar duten finantza-tresnak edukitzea». Horregatik, Foru Aldundien, Oinarri bezalako erakundeen eta Euskadiko kutxen partaidetza eskatu du. 

Ildo horretan, oso positibotzat jo du Euskadiko garai bateko aurrezki-kutxen etorkizuna argitu izana eta Euskadiko banku-fundazioek Kutxabanken kontrolari eustea eta bermatzea. Hala, lurraldeari lotutako erakunde gisa jarraitu ahalko du lanean, negozioa sortuz eta gizarte-ekintza bermatuz.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak BPGren datu ona nabarmendu du, 2016ko lehen hiruhilekoan % 3,2 handitu baita ➡ https://t.co/I2kB2crhRT https://t.co/bqthtsqvEF

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)