Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: «Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Europako Konferentzia eta bertan egingo den Euskal Adierazpena erreferente izango dira Europako garapen jasangarriko politiketan»

2016.eko apirilak 27
  • Euskalduna jauregian antolatutako Hiri eta HerrinJasangarrien 8. Europako Konferentziaren irekieraren buru izan da Iñigo Urkullu
  • Wolfgang Teubner: «Eztabaidak hiri jasangarri eta erresilienteak sortzeko ideia berrien iturri izango dira, Europa bizigarria eta inklusiboa izan dadin»
  • Europako 800 ordezkarik hartuko dute parte Euskalduna eta Miramar jauregietan eta Artium museoan egingo diren osoko bilkuretan eta topaketetan, eta EAEko zenbait herri bisitatuko dituzte hiru lurraldeetan

Iñigo Urkullu lehendakariak «Euskal Adierazpena garapen jasangarrirako Europako politiken erreferentea izango dela» azpimarratu du. Euskadiko lehendakariak eman dio irekiera Bilboko Euskalduna jauregian egunotan autonomia-erkidegoko hainbat udalerritan egingo den Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Europako Konferentziari.

Europar Batasuneko 800 udal- eta eskualde-mailako ordezkari bildu dituen ekitaldian, Iñigo Urkullurekin batera izan dira Bilboko alkate Juan María Aburto, Suediako Växjöko alkateorde Åsa Karlsson Björkmarker, ICLEIko Europako eskualde-zuzendari Wolfgang Teubner, Bizkaiko Jasangarritasun eta Ingurumeneko foru-diputatu Elena Unzueta, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi, Eskualdeetako Lantaldeko presidente Markku Markkula eta konferentzian moderatzaile-lanak egingo dituen Sally Kneeshaw.

Lehendakariak eskerrak eman dizkio 1.000 udalerri kide baino gehiago dituen ICLEI-Jasangarritasunerako toki-gobernuen nazioarteko sareari «Euskadi hautatzeagatik Europako konferentziaren egoitza izateko, izan ere, konpromiso are sendoagoa hartzeko aukera eskaintzen digu, etorkizun jasangarriaren mesedetan». 

Iñigo Urkulluren iritzian, «Konferentziaren egoitza izateko Euskadi hautatzea nazioartean jasotako errekonozimendua da, eta gure herrien eta hirien jasangarritasuna areagotzeko lanak ondo egiten ari garenaren seinale. Datozen hiru egunetan, gure herrialdea ezagutuko duzue, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-eraldaketaren eredu dena».

Helburuak

«Gurean, erakundeen lan-eredua Nazio Batuek eta Europak zehaztutako helburuen araberakoa da.  Klima-aldaketaren aurka egiteko konpromisoa hartu dugu, klima-aldaketaren aurkako borrokan lider izatekoa, eta ordezko bideak eskaintzekoa nahiz guztientzat etorkizun hobea eraikitzekoa; alegia, bizi-kalitatearen, garapenaren eta etorkizun hobearen aldekoa», esan du lehendakariak.

Iñigo Urkulluk gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak bere egin dituela hauek: Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren arloko 2030erako Agenda: pertsonak, bakea, oparotasuna, lankidetza eta planeta; Europar Batasunaren Ingurumen-arloko Zazpigarren Ekintza-programa; eta Parisen egindako Klimari buruzko Munduko Goi-bilerako ondorioak. Eta horiek guztiak kontuan hartzen dituztela Euskadiko 2020ko Ingurumen Esparru Programak, 2050erako Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiak eta Erosketa eta kontratazio publiko berdearen programak.

Lehendakariak Hiri Jasangarrien Sareko kideen aurrean nabarmendu duenez, «Udalsarea 21, 200 udalerrik osatzen duten euskal sarearen bitartez jasangarritasuna udal-mailan kudeatzeak aukera eman digu hiriek aurre egin beharreko egungo erronkei erantzutera bideratutako politika publikoak aurreikusteko, diseinatzeko eta martxan jartzeko».

«Ingurumen-hobekuntzak eta Europako zein nazioarteko egungo estrategiekin lerrokatzeak onura dakar ongizatean, enplegu-sorreran, karbono gutxiko ekonomiaren garapenean eta indarreko eraldaketaren epe ertaineko etekinak nabarmentzeko garaian», azpimarratu du.

Funtsezko eragileak

ICLEI-Jasangarritasunerako Toki-gobernuen erakundeko Europako eskualde-zuzendari Wolfgang Teubnerren esanetan, «tokiko eta eskualde-mailako gobernuak funtsezko eragileak dira munduko leku askotan, eskualde-mailako erronkei eta erronka globalei aurre egiteko. Garapen jasangarrirako helburu nagusien eta Klimari buruzko Parisko Akordioari esker, iaz bi hitzarmen garrantzitsu izenpetu ziren garapen jasangarriaren arloan eta iritsi da horiek gauzatzeko eta gobernantza-maila guztietan islatzeko eguna».

Konferentziaren aurkezpenean aritu da Teubner, eta adierazi duenez, «urbanizazio-maila handiko mundu honetan, hiriek zeregin garrantzitsua dute aipatutako eraldaketan, eta horri heldu beharko diote, aldaketa zertuko bada. Erronka horiei aurre egin behar diegu, noiz, eta krisi ekonomiko eta finantzarioaren eraginez Europa ahul dagoen honetan».

ICLEIko arduradunarentzat, «gizarteak mandatua eman digu; gatazken eta arazo ekonomiko nahiz sozialen ondoriozko migrazio masiboei konponbidea eman behar diegu. Langabezia-maila handiak eta Europako herrialde askotan gizarte-orekarik ez egoteak zorrak areagotzen ditu, baita Europar Batasunaren kontrako sentimenduak ere, eta kolokan jartzen ditu gure demokrazia aske eta irekiaren funtsezko balioak. Konferentzia honetan aztertuko dugu zein eratara uztartu ditzakegun gizarte-eraldaketa eta gizarte konprometituaren berpizkundea, Europa demokratiko eta biziaren oinarria izan dadin».

ICLEIk antolatu du konferentzia, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesarekin eta Arabako zein Gipuzkoako foru-aldundien eta Donostiako zein Gasteizko udalen lankidetzarekin. Babesle nagusia Euskadiko Iberdrola energia-arloko enpresa da.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Urkullu preside la apertura de la “8ª Conferencia Europea de Ciudades y Pueblos Sostenibles” en Palacio Euskalduna ➡ https://t

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    #basque2016 #euskadi @basquecountry @ICLEI @ICLEI_Europe @sustain_cities https://t.co/mTRA1OY7Fy

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    @sustain_cities #basque2016 #basquecountry #euskadi @ICLEI @ICLEI_Europe ! #basquecountry declaration and top agenda https://t.co/tfVCNhKvH2

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Euskaldunan antolatutako Hiri eta HerrinJasangarrien 8. Europako Konferentziaren irekieraren buru izan da @iurkullu➡ https://t.co/BvKiygCYca

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Urkullu preside la apertura de la “8ª Conferencia Europea de Ciudades y Pueblos Sostenibles” en Palacio Euskalduna ➡ https://t.co/bWaRDV07Ye

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)