Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapiak ALIMENTARIA azoka bisitatuko du bihar Bartzelonan

2016.eko apirilak 26

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz lagun, Bartzelonako erakustazokan egunotan egiten ari diren ALIMENTARIA 2016 AZOKA bisitatuko du.

Goizean, Basque Country markaren babesean aurkeztu diren Euskadiko elikadura-industriako enpresa ekoizleen standak bisitatuko ditu.

Gero, 13:00etan, Tapiak lan-bazkaria egingo du Kataluniako Nekazaritzako sailburu eta Alimentaria Nazioarteko Azokaren anfitrioi Meritxell Serretekin.

Sektoreko 60tik gora enpresa Euskadiko produktuen kalitatearen erakusle izango dira bi urtean behin Bartzelonan egiten den jakien eta edarien gaineko nazioarteko azokan. (Erantsitako dokumentua)

Halaber, Euskadi aipagai izango da eskainiko duen produktu berritzaileen sorta zabala dela eta.  (Erantsitako dokumentua)

Informazioa lortzeko edo konexioak egiteko, deitu hona:

945 01 99 43 edo 688 629 239. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Meritxell Serret Kataluniako Nekazaritzako sailburu