Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Ana Oregi "Radio Vitoria"´n izan da: «Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udalarekin eta aldundiarekin batera, mugikortasun-aukerak aztertzen ari da, hiriburuko auzoetako biztanleek etxetik gertu eskura izan dezaten edukiera handiko garraio publikoa»

2016-04-26

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean Radio Vitoria-EITBn adierazi duenez, «Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udalarekin eta aldundiarekin batera, mugikortasun-aukerak aztertzen ari da, hiriburuko auzoetako biztanleek etxetik gertu eskura izan dezaten edukiera handiko garraio publikoa». Maritxu Díez eta Javier Moncada kazetariek elkarrizketatu dute Oregi, eta honek tranbia unibertsitateetaraino luzatzeko proiektua azaldu die entzuleei, hala nola ICLEIk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu duen eta egunotan Euskadiko hainbat lekutan egiten ari den Hiri Jasangarrien Europako 8. Konferentziari buruzko alderdiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Maritxu Díez, Javier Moncada