Berriak Osasuna
Eu

1.200 lanpostuko 2016 lan-eskaintza publiko berria eta behin-behinekotasuna 625 lanpostutan murrizteko eskaintza telematikoa onartu ditu Osakidetzak (Gobernu Bilera 2016-04-26)

2016.eko apirilak 26

Osasuneko sailburu Jon Darpónek prentsaurrekoa eman du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekarekin batera gobernu-kontseiluaren bileraren ostean, Osakidetzako administrazio-kontseiluak atzo onartutako erabaki nagusien berri emateko.

Organo horrek Mahai Sektorialaren azken bileran sindikatuei helarazitako proposamena berretsi du. Eskaintza horrek, sailburuaren hitzetan, “Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin hartutako konpromisoaren eta gizarte-elkarrizketarako duen borondatearen erakusle da”. 

Lehenik, Osakidetzako administrazio-kontseiluak 2016ko Lan-Eskaintza Publiko berria onartu zuen, eta datozen egunetan argitaratuko da EHAAn. Guztira, 1.200 lanpostu eskainiko dira. Nagusiki, 2014-2015 edizioko lan-eskaintza publikoan sartu ez ziren kategoriak edo lanpostu funtzionalak barne hartuko ditu, tartean, ospitale-mediku espezialistak, baina beste kategoria batzuetan ere eskainiko dira lanpostuak, erizaintzan kasu, langile askoko arloa denez.

Osasuneko sailburuak nabarmendu duenez, “Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak, birjarpen-tasak medio, jarritako lege-trabak saihestuz, Osakidetzak, bere EPEen bitartez (2014-2015 EPE eta 2016 EPE), 2.214 lanpostu eskaini ditu, gainerako legegintzaldietan antzera.  

Bere aburuz, 2016ko lan-eskaintza publikoan segurtasun juridikoa lehenetsi da, etete edo gorabehera ekiditeko. Oposaketa-fasea, berriz, ez da 2017a baino lehenago burutuko.  

Enplegu egonkor eta kalitatezkoaren sustatzeko asmotan Osakidetzako administrazio-kontseiluak hartutako beste erabaki baten berri eman du ere Osasun Sailburuak: 625 lanpostu huts betetzeko Eskaintza Telematikoa onartzearena, hain zuzen. Zehazki, erizainaren, klinika-laguntzailearen, administrari laguntzailearen, zeladorearen eta zerbitzu-beharginaren kategoriatan. Honek guztiak, bitarteko langileen kopurua handitzea ekarriko du, Osakidetzan behin-behinekotasuna murriztuz.

Eskaintza telematiko hau datorren maiatzean gauzatuko da, betiere kontratazio-zerrenden arabera, behin-behineko kontratuarekin ziharduten 625 pertsonentzako bitartekotasuna lortuz eta lanpostuak aldi berean betez.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • jon
    2016.eko apirilak 29

    Ya va siendo hora de puntuar el pl 3 y que el pl 2 de Euskera sea requisito. En otros departamentos el requisito es el pl 3. Con la escusa del plan de euskaldunización, Osakidetza cada vez menos euskaldun

  • 2016.eko apirilak 27

    Ya que el nuevo listado es el DEFINITIVO y a muchas auxiliares les ha cambiado para bien la situación en las listas, añadidos el euskera y la experiencia. Luego, las ofertas de estas 625 Vacantes comienzan a ofertarse a quienes tengan ahora esa opción y empezando "escrupulosamente" desde el n° 1 a excepción de quienes ya se han beneficiado y obtenido la vacante y quienes lo han rechazado (que como dice el Acuerdo de Contratación, serán excluidos de la lista 6 meses). No puede ofertarse 2 veces a la misma persona (entiendo). Habrá que estar "al loro" de que Condiciones ponen para apuntarse "telemáticamente" y si realmente ofrecen la "transparencia" que anuncia el Gobierno Vasco.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)