Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak doako justiziarako sarbidea erraztuko dio egoera bereziki ahulean dauden 25.000 pertsonari 2016 urtean (Gobernu Bilera 2016-04-26)

2016.eko apirilak 26

Horietatik 3.000 inguru indarkeria matxista jasan duten emakumeak dira. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkarteetako 15 profesionalek haiei arreta emateko txanda espezializatu batean lan egiten dute.

Gainera, 5.000 lege-laguntza emango dira Zaballa-Langraiz Oka, Martutene eta Basauriko espetxeetan. 

Eusko Jaurlaritzak 14,5 milioi euro inbertituko ditu 2016an, egoera berezi ahulean dauden pertsonek Euskadiko Justizia Administraziorako sarbide oso eta doakoa izan dezaten. Jaurlaritzak dagoeneko 10.897.745 euroko lehen gastua baimendu du, Euskadiko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoak finantzatzeko. Honela banatuko da:  

BANAKETA TAULA 

 

 

GUZTIRA

Arabako Abokatuen Elkartea

1.905.186,54 €

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa

3.211.300,61 €

Bizkaiko Abokatuen Bazkuna

5.257.087,20 €

Arabako Prokuradoreen Elkargoa

103.447,55 €

Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargoa

127.906,14 €

Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoa

292.816,96 €

GUZTIRA

10.897.745,00 €

 Hiru lurralde historikoetako abokatuen eta prokuradoreen elkargo profesionalek ofizioko zein guardiako ondoko zerbitzu hauetan egiten dituzten jarduera guztiak finantzatzera bideratuko da aurten ere diru hori: 

  • Baliabide ekonomikorik ez duten eta ondorioz Doako Justizia jasotzeko eskubidea duten inputatu, atxilotu eta espetxeratu guztiei zuzenbide-arreta ematekoak.
  • Arauetan jasotako arrazoi bereziengatik (hala nola genero-indarkeria, sexu-erasoak, etxe barruko indarkeria, terrorismoaren biktimak, adingabeak, atzerritartasuna, tratu txar edo abusuaren biktima izan diren ezgaitu psikikoak...) babes bereziko talde bateko kide diren eta ondorioz automatikoki Doako Justizia jasotzeko eskubidea duten inputatu, atxilotu eta espetxeratu guztiei laguntza juridikoa ematekoak.
  • Orientazio Juridikoko Zerbitzuen (OJZ) funtzionamendu-gastuak finantzatzekoak; izan ere, zerbitzu horiek doako aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dituzte, prozesu judizialaren aurretik, Euskadiko espetxe eta justizia-jauregietan.

 2016KO JARDUEREN PLANGINTZA

2016rako zenbatespenak:

 Jaurlaritzak, gutxi gora behera, 25.000 pertsonari eskainiko dio Doako Laguntza Juridikoa.

  • Horietatik 3.000 inuguru genero-indarkeria edo sexu-erasoak jasandako emakumeak izango dira. Abokatuen elkargoek 8 profesional titular eta errefortzuko 7, behar denean, bideratuko dituzte txanda horretara: 4 titular eta errefortzuko 3 Bizkaian; 3 titular eta errefortzuko 2 Gipuzkoan; eta titular 1 eta errefortzuko 2 Araban.
  • Gainera, beste 5.000 lege-laguntza gauzatuko ditu Euskadiko espetxeetan. Hala, Arabako Abokatuen Elkartea egunean bi orduz egoten da astelehenetik ostiralera bitartean Zaballa-Langraiz Oka espetxean; Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa astearte eta ostiraletan Martutenekoan; eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunak, berriz, egunean bi orduz ematen die arreta astelehenetik ostiralera bitartean Basaurin espetxeratuei. 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GARALEX_EHU
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: Jaurlaritzak doako justiziarako sarbidea erraztuko dio egoera bereziki ahulean dauden 25.000 pertsonari 2016 urtean http…

  • @tradelex
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco facilitará que 25.000 personas en situación de vulnerabilidad accedan a la justicia gratuita https://t.co/DiJi9vRigX

  • @mikel_uriguen
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno facilitará que 25.000 personas en situación de especial vulnerabilidad accedan a la justicia gratuita ➡ https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno facilitará que 25.000 personas en situación de especial vulnerabilidad accedan a la justicia gratuita ➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno facilitará que 25.000 personas en situación de especial vulnerabilidad accedan a la justicia gratuita ➡ https://t.…

  • @InakiMunoz
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno facilitará que 25.000 personas en situación de especial vulnerabilidad accedan a la justicia gratuita https://t.co/8BjMdsyqSR

  • @AuziaEuskaraz
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak doako justiziarako sarbidea erraztuko dio egoera bereziki ahulean dauden 25.000 pertsonari 2016 urtean https://t.co/1D0ciGQcm8

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak doako justiziarako sarbidea erraztuko dio egoera bereziki ahulean dauden 25.000 pertsonari 2016 urtean➡ https://t.co/UXRUfLeot2

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno facilitará que 25.000 personas en situación de especial vulnerabilidad accedan a la justicia gratuita ➡ https://t.co/zThQpL0SDV

Komunikabideek behera kargatzeko