Berriak Lehendakaritza
Eu

Larrialdietarako eta ekintza humanitarietarako diru-laguntzen deialdia onartu dute, 3,2 milioi eurokoa /Gobernu Bilera 2016-04-26)

2016.eko apirilak 26

Gobernu Kontseiluak garapenerako lankidetzaren kargurako larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako diru-laguntzen deialdia onartu du gaur, guztira, 3,2 milioi euroko zenbatekoa izango duena.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez kudeatuko diren laguntzen helburua da krisialdi humanitarioak bizi dituzten pertsonen bizitza salbatzeko eta sufrimendua arintzeko ahaleginean laguntzea, betiere giza duintasunari, giza eskubideei eta printzipio humanitarioei dagozkien prebentzioko eta babeseko alderdiak barnean hartuta.

Gaur onartu duten deialdiak bi erro hauek izango ditu:

1.- Finantzazio iraunkorreko lerroa, urte osoan irekita egongo dena eta 1,2 milioi euroko zuzkidura izango duena. Lerro horrek bilduko ditu hondamendiek edo krisialdiek eragindako pertsonak erreskatatzeko larrialdi-proiektuak eta arropak, edateko ura, elikagaiak eta osasun-laguntza emateko proiektuak. Halaber, hondamendiei aurre egiteko eta hondamendiak prebenitzeko ekintza humanitarioko proiektuak, hondamendien ondorioak arintzeko eta leheneratzeko proiektuak eta bakea ezartzeko eta giza eskubideak eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa babesteko proiektuak ere hartuko ditu barne.

2.- Ekintza humanitarioko estrategia markoen lerroa, lehia-prozeduraren bidez esleituko dena eta 2 milioi euroko zuzkidura izango duena. Estrategia markoen bitartez, laguntza humanitarioaren arloko erakunde espezializatuek ahaztutako krisietan lagundu beharko dute. Iraupen luzeagoko eta aurrekontu handiagoko ekintzak gauzatzeko helburua du, estaldura txikiagoa duten krisialdien ondorioak jasaten dituztenak laguntzeko –hedadura zabalagoko eta inpaktu handiagoko erantzuna behar baitute–.

Kasu bietan, diru-laguntzen hartzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lankidetza-eragileak izango dira. Diru-laguntzen deialdia maiatzeko lehen astean argitaratuko duten EHAAn.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Larrialdietarako eta ekintza humanitarietarako diru-laguntzen deialdia onartu dute, 3,2 milioi eurokoa ➡ https://t.co/xavA7FfNHE

  • @mikel_uriguen
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Larrialdietarako eta ekintza humanitarietarako diru-laguntzen deialdia onartu dute, 3,2 milioi eurokoa ➡ https://t.co/xavA7FfNHE

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Larrialdietarako eta ekintza humanitarietarako diru-laguntzen deialdia onartu dute, 3,2 milioi eurokoa ➡ https://t.co/xavA7FfNHE

  • @zubietxe
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobada la convocatoria de ayudas a emergencias y acciones humanitarias por un total de 3,2 millones de euros ➡ https://t.co/C

  • @caritas_bizkaia
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobada la convocatoria de ayudas a emergencias y acciones humanitarias por un total de 3,2 millones de euros ➡ https://t.co/C

Komunikabideek behera kargatzeko