Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Ana Oregik, Gorka Urtaranekin eta Ramiro Gonzálezekin batera, tranbia unibertsitateetaraino luzatzeko proiektuaren lehen zirriborroak aurkeztu dizkie Gasteizko hegoaldeko biztanleei

2016.eko apirilak 25

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik tranbia unibertsitateetaraino luzatzeko proiektuaren lehen zirriborroak aurkeztu dizkie Gasteizko hegoaldeko biztanleei, Arabako hiriburuko mugikortasun berriaren harira. Ekitaldian izan dira Gorka Urtaran alkatea eta Ramiro González ahaldun nagusia, ETSko ordezkariez gain. Hegoalde gizarte-etxean egin den ekitaldian auzo-elkarteetako hirurogei kidek hartu dute parte, garraio publikoari eta pribatuari buruzko iritziak emanez. Laster egingo dira gisa horretako topaketak Salburua eta Zabalgana auzoetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Ramiro González, Peio López de Munain, Leticia Comeron, Alfredo Iturricha, Álvaro Iturritxa, Jl López Ubierna