Berriak Lehendakaritza
Eu

1.200 lanpostuko 2016 lan-eskaintza publiko berria eta behin-behinekotasuna 625 lanpostutan murrizteko eskaintza telematikoa onartu ditu Osakidetzak

2016.eko apirilak 26
  • Eusko Jaurlaritzak unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak finantzatzeko 552,28 milioi euroko gastu arreikuspena egin du
  • Gaurko bileran Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen proiektua onartu da ere bai

Osasuneko sailburu Jon Darpónek prentsaurrekoa eman du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekarekin batera gobernu-kontseiluaren bileraren ostean, Osakidetzako administrazio-kontseiluak atzo onartutako erabaki nagusien berri emateko, besteak beste, 1.200 lanpostuko 2016 lan-eskeintza berria. Organo horrek Mahai Sektorialaren azken bileran sindikatuei helarazitako proposamena berretsi du. Eskaintza horrek, sailburuaren hitzetan, “Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin hartutako konpromisoaren eta gizarte-elkarrizketarako duen borondatearen erakusle da”. 

Eskeintza berriak, nagusiki, 2014-2015 edizioko lan-eskaintza publikoan sartu ez ziren kategoriak edo lanpostu funtzionalak barne hartuko ditu, tartean, ospitale-mediku espezialistak, baina beste kategoria batzuetan ere eskainiko dira lanpostuak, erizaintzan kasu, langile askoko arloa denez. Osasuneko sailburuak nabarmendu duenez, “Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak, birjarpen-tasak medio, jarritako lege-trabak saihestuz", Osakidetzak, bere EPEen bitartez 2.214 lanpostu eskaini ditu, gainerako legegintzaldietan antzera.   

Enplegu egonkor eta kalitatezkoa sustatzeko asmotan Osakidetzako administrazio-kontseiluak hartutako beste erabaki baten berri eman du ere Osasun sailburuak: 625 lanpostu huts betetzeko Eskaintza Telematikoa onartzearena, hain zuzen. Zehazki, erizainaren, klinika-laguntzailearen, administrari laguntzailearen, zeladorearen eta zerbitzu-beharginaren kategoriatan. Honek guztiak, bitarteko langileen kopurua handitzea ekarriko du, Osakidetzan behin-behinekotasuna murriztuz.

HEZKUNTZA-ITUNAK ETA DOAKO JUSTIZIA

Bestalde, Gobernu Kontseiluak 2016-2017 ikasturtean «hezkuntza-itunak» ordaindu ahal izateko programa ekonomikoa onartu du gaur. Unibertsitatez kanpoko itunpeko hezkuntzan 552 milioi euro inbertitzea aurreikusi da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia eta Herri Administraziorako sailburuak azaldu duenez.

Halaber, hurrengo sei ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko baimena eman da gaur. Hala, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-itunen sistema 2022. urtera arte bermatu du. Hala ere, behin betiko erabakiak urtero hartuko dira, kurtso horretan matrikulatutako ikasleen arabera.

Gainera, Euskadin doako justizia finantzatzeko 10,8 milioi euroko inbertsioa baimendu da gaur ere bai. Honi esker, egoera ahulean dauden pertsonek Justizia Administraziorako sarbide osoa eta doakoa izango dute. Horrela, 2016rako zenbatespenak hauek dira: Jaurlaritzak 25.000 pertsonari eskainiko dio Doako Laguntza Juridikoa.  Horietatik 3.000 genero-indarkeria edo seu-erasoak jasandako emakumeak izango dira. Gainera, beste 5.000 lege-laguntza gauzatuko ditu Euskadiko espetxeetan. Honetarako guztira 14,5 milioi euro bideratuko dura.

LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK ETA POLIZIARI BURUZKO LEGEA

Garapenerako lankidetzaren kargurako larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia ere onartu da. Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratu nahi ditu alde batetik hondamendien edo krisien ondorioz, premiazko ekintza humanitarioak behar dituzten pertsonak erreskatatzeko eta arropa, edateko ura, elikagaiak eta osasun-arreta eramateko, eta beste alde batetik ekintza humanitarioko estrategia markoen barnean.  

Gaurko prentsaurrekoan Estefania Beltrán de Heredia Segurtasun sailburuak egin du agerraldia ere. Honek azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak Euskal Herriko Poliziari buruzko lege proiektua onartu du gaur eta berretsitako testua Eusko Legebiltzarrera helaraziko da, bertan eztabaidatu dadin. Lege honen helburua Polizia-eredu berria indartzea, polizia kidegoetan berdintasuna eta emakumeen presentzia bultzatzeko neurriak sustatzea eta Ertzaintzako lan-karrera hobetzea dira.

HAUTESKUNDE OROKORRAK

Gainera, kazetariek galdetuta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atsekabea adierazi du Madrilen gobernagarritasuna lortzeko ezintasunak eragingo duen egoeraren aurrean, izan ere, bere iritzian, «ekidinezina dirudi hauteskundeak errepikatzea». Erkorekak gogora ekarri du aldi horretan guztian Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera, «alderdiak azken unera arte ahalegintzea» defendatzearena. Alabaina, ez da horrela gertatu, herritarrak hauteskundeak errepikatzearen aurka dauden arren, besteak beste, kostu ekonomikoak kezkatzen dituelako.

2016-04-26ko gai-zerrenda 

Prentsa-txostena

26 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Biodonostia: Nueva #OPE2016 con 1.200 plazas y una oferta telemática para reducir la temporalidad en 625 puestos de trabajo ➡ https://t

  • @jeslarra
    2016.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: 1.200 lanpostuko lan-eskaintza publikoa eta behin-behinekotasuna 625 lanpostutan murrizteko eskaintza telematikoa ➡ https:…

  • @Gazteaukera
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: 1.200 lanpostuko 2016 lan-eskaintza publiko berria eta... onartu ditu Osakidetzak https://t.co/r3EIO2YDPc @Irekia

  • @SantaolayaMaite
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: 1.200 lanpostuko 2016 lan-eskaintza publiko berria eta... onartu ditu Osakidetzak https://t.co/r3EIO2YDPc @Irekia

  • @Isaratxo
    2016.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Magil2006: La nueva OPE 2016 en Euskadi ya está aquí https://t.co/zOAtBMEalC

  • @IkasMungialdea
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: 1.200 lanpostuko 2016 lan-eskaintza publiko berria eta... onartu ditu Osakidetzak https://t.co/r3EIO2YDPc @Irekia

  • @mamenropli
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: 1.200 lanpostuko 2016 lan-eskaintza publiko berria eta... onartu ditu Osakidetzak https://t.co/r3EIO2YDPc @Irekia

  • @twiteaconelisa
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [2] Acuerdo destacado ➡ Osakidetza aprueba una nueva OPE de 1.200 plazas ➡ https://t.co/dTI0T3XQRz

  • @BOZIUrolaKosta
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: 1.200 lanpostuko 2016 lan-eskaintza publiko berria eta... onartu ditu Osakidetzak https://t.co/r3EIO2YDPc @Irekia

  • @lanbideejgv
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    1.200 lanpostuko 2016 lan-eskaintza publiko berria eta... onartu ditu Osakidetzak https://t.co/r3EIO2YDPc @Irekia

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 1.200 lanpostuko lan-eskaintza publikoa eta behin-behinekotasuna 625 lanpostutan murrizteko eskaintza telematikoa ➡ htt…

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva #OPE2016 con 1.200 plazas y una oferta telemática para reducir la temporalidad en 625 puestos de trabajo ➡ https:…

  • @Biodonostia
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Nueva #OPE2016 con 1.200 plazas y una oferta telemática para reducir la temporalidad en 625 puestos de trabajo ➡ https://t.co/DHQzSwgU1j

  • @Magil2006
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    La nueva OPE 2016 en Euskadi ya está aquí https://t.co/zOAtBMEalC

  • 2016.eko apirilak 26

    Campaña electoral? O Electoralmente en campaña? Volver a retomar los libros para que vuelvan a trabajar l@s mismo@s.
    No importa si apruebas o no, total, trabajaran los que tengan especificas, UFFFF!!!!!!

  • 2016.eko apirilak 26

    Mejor hariais en pagar a todos los trabajadores por igual sin distinciones (no manteniendo doble escala retributiva con el desarrollo profesional); si no hay dinero en los presupuestos para pagar a la plantilla lo que debe percibir, para que ampliais la plantilla? Por las elecciones?

  • @OSIArabaESI
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    1.200 lanpostuko lan-eskaintza publikoa eta behin-behinekotasuna 625 lanpostutan murrizteko eskaintza telematikoa ➡ https://t.co/xSwZtZPICj

  • @OSIArabaESI
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    Nueva #OPE2016 con 1.200 plazas y una oferta telemática para reducir la temporalidad en 625 puestos de trabajo ➡ https://t.co/HZwmqxXDa7

  • @jescoin
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza aprueba la nueva OPE 2016 con 1.200 plazas y una oferta telemática para reducir la temporalidad en 62... https://t.…

  • @jdarpon
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza aprueba la nueva OPE 2016 con 1.200 plazas y una oferta telemática para reducir la temporalidad en 62... https://t.co/RqIP6X4cVF

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ Osakidetza aprueba una nueva OPE de 1.200 plazas ➡ https://t.co/cwjI6vd8IC

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    1.200 lanpostuko lan-eskaintza publikoa eta behin-behinekotasuna 625 lanpostutan murrizteko eskaintza telematikoa ➡ https://t.co/Muu8jZvL7a

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    Nueva #OPE2016 con 1.200 plazas y una oferta telemática para reducir la temporalidad en 625 puestos de trabajo ➡ https://t.co/tDG9rnoOhE

  • @alerubio78
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva #OPE2016 con 1.200 plazas y una oferta telemática para reducir la temporalidad en 625 puestos de trabajo ➡ https:…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    1.200 lanpostuko lan-eskaintza publikoa eta behin-behinekotasuna 625 lanpostutan murrizteko eskaintza telematikoa ➡ https://t.co/R2uf5iLT3X

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)