Berriak
Eu

OSALANek Prevencilan-ek antolatutako jardunaldian parte hartu du

2016.eko apirilak 25

Laneko Arriskuen Prebentziorako Legeak 20 urte bete dituela ardatz hartuta jardunaldia antolatu zuen Prevencilan-ek pasa den ostegun arratsaldean Donostiako Maria Cristina Hotelean. OSALANeko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek jardunaldiaren aurkezpen hitzaldia eman zuen eta bere atzetik etorri ziren 20 urte hauen balantzea egiteko hitzaldiak. Bertan parte hartu zuen Aitor Gisasolak, OSALANeko laneko osasunaren arduradunak Gipuzkoan.

Estatuko eta Eusko Jaurlaritako Laneko Ikuskaritzako ordezkariak izan ziren ekitaldian, Juan Ramón Tabernero Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako arduraduna eta Ricardo Minguez, Euskadiko Laneko Ikuskaritzako zuzendariordea, hurrenez hurren. Patricia Tamés, INVEMA Fundazioko zuzendaritza-ondokoa ere izan zen, baita Txema Villate, Innobasque-eko zuzendaria, Iñaki Igarzabal Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteko presidentea eta Mikel Etxarri Real Sociedad futbol taldeko kirol zuzendaritzako laguntzailea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)