Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Pilar Zorrilla: “Merkataritzaren etorkizuneko joerak jasoko dituen antena izango da Ikusmer”

2010.eko irailak 23

Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak Urban Commerce Biltzarra inauguratu du Gasteizen

Ikusmer berriz ere definitu da, etorkizuneko joerak aztertzeko eta Euskadiko merkataritza-sektorearen erreferentziazko informazio-iturri bihurtzeko.

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrilla andreak Urban Commerce III. Biltzarra inauguratu du gaur Gasteizko alkate Patxi Lazcoz jaunarekin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Merkataritzako zuzendari Ángel Allúe jaunarekin batera. 'Hiri-ekosistemaren merkataritzarako estrategiak' izango da gaur hasita larunbatera arte iraungo duen foroaren ardatza. Sailburuak bere hitzaldian azpimarratu duenez, kontsumitzaileak eduki behar ditu betiere sektoreak "bere erabaki guztien jomugan". "Kontsumitzaileengana hurbildu behar dugu horretarako, kontsumitzaileak ezagutzeko eta zer motibazio dituzten eta nola jokatzen duten jakiteko".

Ildo horretatik, etapa berri honetan Ikusmer Euskadiko Merkataritza Behatokiari eman dioten orientazio berria azaldu nahi izan du Pilar Zorrilla andreak. 2008an abian jarri zen tresna hori berriz ere definitu da, etorkizuneko joerak aztertzeko eta Euskadiko merkataritza-sektorearen erreferentziazko informazio-iturri bihurtzeko. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak apustu irmoa egin du tresna horren alde, eta aurten 221.000 euroko inbertsioa egingo du behatokiari edukia emateko.

Pilar Zorrillak gogora ekarri duenez, enpresa eta erakundeek ezin dituzte beren ekintzak behar bezala bideratu, baldin eta "kontsumitzailearen portaera gidatzen duten parametroak ezagutzen ez badituzte; kontsumitzaileen joerak oso aldakorrak dira, eta azkenaldian gero eta azkarrago aldatzen dira gainera, azterketa etengabe eta zehatza egitera behartzen gaituena".

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismoko sailburuordea