Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkoreka, Oregi, Hernando eta Ezenarro Gernikako Udalak Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratzeko antolatutako errespontzu eta lore eskaintzan izan dira

2016.eko apirilak 26

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako bozeramale eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando, eta GOGORArenzuzendari Aintzane Ezenarro Gernikako Udalak Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratzeko antolatutako errespontsu eta lore eskaintzan izan dira. 

Erkorekak duela 79 urte Gernikan, «basakeriaren, zentzugabekeriaren eta intolerantziaren» biktima gisa, hil ziren pertsonak gogoratu direla adierazi du. Eledunak gogorarazi duenez, orduko Eusko Jaurlaritzak, Agirre lehendakaria buru zela, «basakeria» hori mundu osoan salatu zuen, eta gaur egun, beste Eusko Jaurlaritza batek, Urkullu lehendakaria buru duenak, presente egon nahi izan du, beste erakunde, entitate eta elkarte batzuekin batera, «biktimekin justizia egiteko, eta era berean, bakearen, berrelkartzearen eta etorkizuneko bizikidetzaren aldeko mezu bat helarazteko» memoria- eta oroitzapen-ekitaldi honetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)