Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Ertzaintzak eta organo judizialek beren datu-baseak partekatuko dituzte prozesu judizialen arintasuna, eraginkortasuna eta segurtasuna handitzeko

2016-04-27
  • «Leihatila bakarra» sortuko da Euskadiko hiriburuetako Guardiako Epaitegietan, epaitegietan aldian behin agertzeko edo taldeko identifikazio-saioetan parte hartzeko betebeharra duten inputatuei buruzko informazio judizial eta polizial guztia zentralizatzeko.
  • Erakundearteko lankidetzari esker, izapideak arinago egingo dira eta jarduera judiziala eta poliziala eraginkorragoak eta hutsegite gutxiagokoak izango dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak hiru bulego sortzea adostu dute gaur, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Guardiako Epaitegietan bana, modu arin eta eraginkorragoan egin ahal izan daitezen «Apud Acta» erako aurkezpen eta agerraldi guztiak.Alegia, inputatuek epaitegietan egin beharreko aldian behingo aurkezpen guztiak, kautela-neurri hori ezarri bazaie.

Hiru bulego horietan zentralizatuko da datu-base polizial eta judizialen informazio eguneratua. Koordinazio horri esker, agertu behar diren pertsonak segurtasun eta eraginkortasun handiagoz identifikatu ahal izango dira, ekintza eta egoitza bakarrean kudeatuko delako atxiloketen, agerraldien, espetxeratzeen, egoitza-peskizen, herrialde batean sartzeko edo herrialdea uzteko debekuen, etab., gaineko informazioa eta kontrola. Era berean, hiru ordezkaritza horietan zentralizatuko da arau-hauste arin guztien gaineko informazioa, berrerortze errepikatua jazarri ahal izateko.

Gainera, sistema judizialaren eta polizialaren arteko lankidetza-sistema horren bitartez, taldeko identifikazio-saioetan parte hartu behar duten pertsonak identifikatzeko garaian gerta daitezkeen hutsegiteak eta disfuntzioak murriztu nahi dira, zigor-arloko instrukzioan oso izapide erabilia denez.

LEIHATILA BAKARRA

Bulego horiek guztiek leihatila bakar baten gisa jardungo dute, prozesu judizial bati loturiko kautela-neurriren bat ezarri zaien pertsonen kasuan, baldin eta epaitegietan aldian behin agertzeko betebeharra badute. Martxan jarrita, izapideak arintzeari begira, jauzi kualitatiboa eman da.

Aurrerantzean, Ertzaintzak, polizia judiziala den aldetik, honako hauek egin ahal izango ditu:

  • Organo judizialek hala aginduta, bulegoan aurkezten diren pertsonen identitatea kontrolatzea.
  • Organo judizialek hala aginduta, errekisitoria jarritako pertsonak aurkitzea eta egoitza-peskizak gauzatzea.
  • Berrerortze errepikatua murrizteari begira, informazio-transmisioan laguntzea.
  • Epaitegietako eta Guardiako Epaitegietako herritarrei arreta emateko zerbitzuek eskatuta, laguntza ematea. 
5 iruzkin
  • @AuziaEuskaraz
    2016-04-28

    Comentario de Twitter:
    Hiriburuetako guardiako epaitegietan bulego bana sortuko dituzte; aurkezpen eta agerraldietan eragina izangu du https://t.co/Pxs3NMQ2Mr

  • @AuziaEuskaraz
    2016-04-28

    Comentario de Twitter:
    Ertzaintzak eta organo judizialek beren datu-baseak partekatuko dituzte https://t.co/EjuPYXwii9

  • @IratxePikaza
    2016-04-27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Acuerdo para compartir bases de datos y agilizar las identificaciones y comparencias en los juzgados vascos ➡ https://t.co/fSK

  • @PIPEJGV
    2016-04-27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Acuerdo para compartir bases de datos y agilizar las identificaciones y comparencias en los juzgados vascos ➡ https://t.co/fSK

  • @PIPEJGV
    2016-04-27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Datu-baseak partekatzeko eta identifikazioak zein agerraldiak arintzeko #akordioa sinatu dugu ➡ https://t.co/5Mbhowys4D

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Luis Ibarra, Pte del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco