Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

ICLEI-Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentziak hiru lan-tailer egingo ditu Donostian, Mutrikun eta Zumaian

2016.eko apirilak 25
  • Harrera Miramar jauregian

Vitoria-Gasteiz, 2016-04-25

Apirilaren 27tik 29ra bitartean ICLEIk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu duen Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentziako ehun teknikarik eta udal-ordezkarik hilaren 28an Donostian, Mutrikun eta Zumaian egingo diren topaketetan eta lan-tailerretan hartuko dute parte, eta, ondoren, Gipuzkoako hiriburuko Miramar jauregian eskainiko zaien harrera-ekitaldian izango dira.

 

«Donostia 2016 - Kultura jasangarrirantz mugituz» deituko da tailerretan lehena, eta kultura jasangarrirako ekitaldiak sortzen pilatutako esperientzia handian oinarrituko da. Bisitaldi horretan, Europa osoko udal-ordezkariak eta teknikariak bizikleta-txango bat egingo dute, mugikortasun jasangarriko proiektu adierazgarrienak ezagutzeko. Bidegorrien sareari esker, bultzatu diren mugikortasuneko estrategia batzuk ezagutuko dituzte, salgaien hiri-banaketarena kasu.

 

«Euskal Kostaldeko Geoparkea- Natura-, geologia- eta kultura-ondarea» ekimenean ere parte hartuko dute, eta Deba, Mutriku eta Zumaia bisitatuko dituzte, garapena ezagutzeko. Geologia Zientzien Nazioarteko Erakundeak eta Unescok munduko azaleratze geologiko handienetako bat gisa izendatu zuten 13 kilometro luze den flyscha; labar horiek liburu bat bezala dira geologoentzat, bertan Lurraren historiako 60 milioi urte irakurri ditzakete eta. Lurralde-kudeaketa aztertuko dute bisitaldi horretan, eta leku interesgarrienak aurkeztuko dira: Europako Geoparkeen Sareko kide den eremu horretako paisaiak, natura- eta kultura-balio nagusiak diren aldetik.

 

Mutrikuko olatu-energiaren instalazioan egingo da hirugarren tailerra; zehazki, «Itsas teknologia aitzindaria Europan». Olatuen bidez energia elektrikoa sortzeko Mutrikuko instalazioa itsas azpiegitura aitzindaria da Europan. Instalazio hori energia berriztagarrien bideragarritasunaren seinale da; izan ere, gaur-gaurkoz, ehun etxebizitza ingururen elektrizitate-premiak asetzen ditu. Olatuen bidez elektrizitatea sortzen duen Europako lehen instalazio komertziala da, eta horretarako OWC teknologia erabiltzen du (ur-zutabe kulunkaria). Bisitaldi horretan, Mutriku eta guztira 296 kW-ko potentzia instalatu osoa duen 16 kamera-turbinako instalazioaren onurak ezagutuko dituzte.

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uraEJGV
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Talleres de trabajo en Gipuzkoa con la “8ª Conferencia europea de Ciudades y Pueblos Sostenibles-ICLEI” ➡ https://t.co/ndQSZvxz

  • @uraEJGV
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ICLEI-Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8.Konferentziak 3 lan-tailer egingo ditu Donostian, Mutrikun eta Zumaian➡ https://t.…

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ICLEI-Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8.Konferentziak 3 lan-tailer egingo ditu Donostian, Mutrikun eta Zumaian➡ https://t.…

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Talleres de trabajo en Gipuzkoa con la “8ª Conferencia europea de Ciudades y Pueblos Sostenibles-ICLEI” ➡ https://t.co/ndQSZvxz

  • @vlahebo
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Talleres de trabajo en Gipuzkoa con la “8ª Conferencia europea de Ciudades y Pueblos Sostenibles-ICLEI” ➡ https://t.co/ndQSZvxz

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)