
Ahalduntzearen inguruko jardunaldi batek Euskadiko emakumeen elkarteak elkartu ditu Donostian
“Emakumeen ahalduntzea: berdintasunerako gakoak” izeneko lan jardunaldia antolatu du gaur Emakundek Euskadiko Emakumeen Elkarte ezberdinetako 600 ordezkari baino gehiagorekin. Emakumeen ahalduntzea izan da hasunarketarako gai nagusia goizeko hitzaldi guztietan. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, eta Eneko Goia Donostiako alkateak ireki dute jardunaldia.
Lehen hizlaria Marcela Lagarde antropologoa izan da eta bigarrena Sara Ibarrola. Azken honek Emakunderen beka baten bitartez egin den ahalduntzeari buruzko ikerketa aurkeztu du.
Mahainguru bat egin da baita ere emakumeen ahalduntzeari buruzko esperientzia ezberdinak jasotzeko. Hizlari izan dira bertan Yolanda Barona, Bagabiltza Fundaziotik, Rosa Aramendi Emakume Baserritarren Hitzez elkartetik, Manoli Cubero Andrak elkartetik, Juana Aranguren Plazandreok eta Donostiako Emakumeen Etxetik eta June González, de Garaipen Elkartetik eta Donostiako Emakumeen Etxetik. Goizeko ekitaldia lan bazkari batekin amaitu da, eta zain geratu dira elkarteetako emakumeak arratsaldean Emakunde Saria emateko ekitaldia parte hartzeko. Iñigo Urkullu Lehendakaria da ekitaldiaren buru eta Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarearen eta Hitzez Baserriko Emakumeen Elkarteak dira sarituak.
-
2016-04-26
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Una jornada sobre empoderamiento reúne en Donostia a cientos de mujeres de la asociaciones de Euskadi ➡ https://t.co/U3BcJwokl1 -
2016-04-26
Comentario de Twitter:
Una jornada sobre empoderamiento reúne en Donostia a cientos de mujeres de la asociaciones de Euskadi https://t.co/eP9PWEYLAz -
2016-04-26
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Una jornada sobre empoderamiento reúne en Donostia a cientos de mujeres de la asociaciones de Euskadi ➡ https://t.co/U3BcJwokl1 -
2016-04-26
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Una jornada sobre empoderamiento reúne en Donostia a cientos de mujeres de la asociaciones de Euskadi ➡ https://t.co/U3BcJwokl1 -
2016-04-26
Comentario de Twitter:
Estamos en la jornada de empoderamiento con el movimiento de mujeres de Euskadi. https://t.co/hPtC5tvaQ3