Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriarte Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programako Gazteekin elkartu da Barrian

2016.eko apirilak 24

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Jon Redondo, Gazteria eta Kirol zuzendaria, eta Paul Ortega, Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren zuzendaria lagun zituela, Barriako (Araba) aterpetxean izan da gaur goizez, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako hautatuak izan diren 100 gazteekin egon eta haiekin solasaldia izateko.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako hautatuak izan diren gazteak Barriako aterpetxean elkartudira asteburu honetan,  orientazioa eta formazioa jasotzeko antolatu diren jardunaldietan. Bertan, helmuga dituzten herrialdeetako egoerari buruzko informazioa jaso dute, eta herrialde haietan lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GKE) lehen harremana izan dute. Baina, garrantzitsuena, Barriako egonaldian jakin dute gazteek lankidetzarako zein herrialde egokitu zaion bakoitzari.

Garapen bidean diren Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeetara joango dira gazteok borondatezko lana burutzera, beti ere Eusko Jaurlaritzaren programara lankidetza-proiektua aurkeztu duten Gobernuz Kanpoko Erakundeekin. Guztiek ere udan burutuko dute lana, uztailetik irailera bitartean.

2016ko edizio honetan, parte hartzeko 503 eskaera jaso ditu programak, eta horietatik 100 aukeratu dira. Era honetan, programak eskaintzen dituen plaza guztiak betetzeaz gain, GKE-ek aurkezturiko proiektu guztiei ematen zaie erantzuna. Hautatutakoek, 65 GKE-ren bitartez gauzatuko diren 54 proiektutan burutuko dute euren borondatezko lana.

2016ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren inguruko datu guztiak, atxikitako PDF dokumentuan daude eskuragarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)