Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Hiri eta Herri Jasangarrien Konferentzia europarrak, ingurumenaren ikuspetigik jasangarria den ekitaldiari ematen zaion Erronka Garbia ziurtagiria jaso du

2016.eko apirilak 25
  • Konferentziak “Erronka Garbia” ziurtagiriaren metodologia aplikatuko du ekitaldiaren ingurumen eragina ahalik eta gehien murrizteko.
  • Aplikatutako neurrien artean mugikortasun jasangarriko medioen sustapena, material birziklatuen eta birziklagarrien erabilera erakusketa gunean eta paperaren erabileraren murrizketa azpimarra daitezke.
  • Topaketa ICLEIk – Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatu dute, Udalsarea 21ekin batera.

                                                                                                                                           

Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia ekitaldi jasangarria izango da, horrelako ekimenak gauzatzeko Erronka Garbia metodologian oinarritutako printzipioen aplikazioari esker, Ingurumen Sailburuordetzak eman dion ziurtagiriak egiaztatzen duen bezala. Nazioarteko topaketa horren antolatzaileen helburua, ekitaldiaren eragina ingurumenerako ahalik eta txikiena izatea da.

Konferentzian Erronka Garbia metodologia aplikatzeak eragin positiboa izango du mugikortasuna, energiaren kontsumoa, erosketa berdea, hondakinen kudeaketa, uraren erabilera eta azpiegituren erabilera bezalako alderdietan. Ekimen horiek martxan jartzea, Nazio Batuen Ingurumen Programak (UNEP) ICLEIrekin lankidetzan argitaratu duen Ekitaldi Jasangarrien Gidan ere badago oinarrituta.

Aplikatuko diren neurrien artean hauek azpimarratu behar dira:

  • Egoitza eraginkorren aukeraketa, oraingo honetan mugikortasun jasangarria errazten duen, seinale digitalen erabilera sustatzen duen, hondakinen kudeaketa sistema egokia duen eta energia berriztagarriak erabiltzen dituen Euskalduna Jauregia.
  • Menuak prestatzeko orduan bertako eta denboraldiko lehengaiak erabiltzea. Horrez gain, botilaratutako ura baztertu eta txorrotako ura baino ez da aterako.
  • Garraiobide jasangarrien erabilera, tranbiaren eta babesleen ekimenen bidez, bertaratutakoen esku egongo diren Irizarren i2e autobusa edo Iberdrolaren ibilgailu elektrikoen flota, besteak beste.
  • Material birziklatuaren eta birziklagarriaren erabilera erakusketa guneko eta standetako altzariak egiteko.
  • Dokumentazioa paper %100 birziklatuan inprimatzea eta Kongresuko kiteko produktuak kotoi organikoz egitea. Uraren kontsumorako modu jasangarrian ekoiztutako ontziak ere banatuko dira.
  • Jarraipena eta kontzientziazioa. Konferentzian arreta eskainiko duten langileek ohitura jasangarriak sustatuko dituzte bertaratuen artean, eta hondakinen kudeaketa egokia eta garraiobide jasangarrien erabilera erraztuko dute.

Konferentziak irauten duen bitartean, aurrera eramandako prozesuen ebaluazioa eta auditoria egingo dira, eta ekitaldia amaitu ondoren, azken balorazioa egingo da.

Euskadi, jasangarritasunaren hiriburu europarra 

Erronka Garbia ziurtagiriaren irizpideak erabiltzea beste pauso bat da Euskadi toki jasangarritasunaren hiriburu europarra bilakatzeko egindako apustuan. Konferentziaren hiru egun nagusietan, apirilaren 27tik 29ra, Europa osotik etorritako 700 pertsona inguruk hiri jasangarritasuna sustatzeko ekimenei buruz eztabaidatuko dute eta ezagutza partekatuko dute, nazioarteko arreta Euskadin zentratuz.

Horrela, konferentziaren antolatzaileak “Euskal Adierazpenaren” idazketan ari dira lanean dagoeneko. Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Europarraren lehen jardunaldiko ekitaldi nagusia izango da. Toki jasangarritasunarekin konpromisoa duten hiri eta herri guztiak atxikitu ahal izango diren adierazpen horrek, duela 20 urte baino gehiagotik indarrean dauden Aalborgeko konpromisoak eguneratuko ditu.

Ekitaldiaren egitarau osoari buruzko informazio guztia www.basquecountry2016.eu Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentziako webgune ofizialean eta Twiterreko @sustain_cities kontu ofizialean dago, #Basque2016 hashtagarekin. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia - The European Conference on Sustainable Cities and Towns, awarded “Erronka Garbia”... https://t.co/7JSVbmZv5s

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Hiri eta Herri Jasangarrien Konferentzia europarrak, ingurumenaren ikuspetigik... https://t.co/OwHJ9zoIPu

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La conferencia europea de ciudades y pueblos sostenibles obtiene el certificado Erronka... https://t.co/XbFwk2j25w

Komunikabideek behera kargatzeko