Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

EUSKADI ALIMENTARIA AZOKAN EGONGO DA, ENPRESEN PROTAGONISMOAREKIN ETA EGITASMO BERRITZAILEEKIN

2016.eko apirilak 24
  • 60 enpresak baino gehiagok eramango dute euskal produktuen kalitatea Bartzelonan bi urtean behien egiten den Elikadura eta Edarien Nazioarteko Azokara
  • Datozen urteetan elikagaien berrikuntzan gehien eragingo duten joerak ezagutaraziko dira

Apirilaren 25etik 28ra Alimentaria-Elikadura eta Edarien Nazioarteko Erakusketa beste edizio bat egingo da Bartzelonan, Gran Via esparruan, eta aurten 64 euskal enpresak parte hartuko dute bertan elkarrekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailaren, HAZIren eta AZTIren babesarekin.

Euskal firma horiek azokan parte hartzearen helburua da Euskal Elikadura Industria sustatzen laguntzea, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuordetza garatzen ari den ekintzen barruan, EAEko nekazaritzako eta arrantzako elikagaien sektoreak eta industriak egiten duten lanaren balioa agerian jartzeko. 

Azokara Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat joango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua Arantxa Tapia buru dela, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendari Peli Manterolarekin batera.

HAZI Fundazioa Gran Via esparruko hiru pabiloitan kokatuko diren euskal enpresen presentzia kudeatzeaz arduratu da.

EAEko Elikagaien Industrian parte hartzen duten enpresak

LANDS OF SPAIN  - 2. pabiloia  Stand: D142 – E 142 – D152 – E152

  1. AGIÑA PIPERRAK S.L
  2. AGRICULTURA CREATIVA 2015 S.L.
  3. AMEZTOI ANAIAK S.L.N
  4. BON CAKE DESERTS SLL
  5. CAFES EGUIA S.L
  6. CARNICAS SAENZ S.L
  7. CASA BRIGITTE S.L.
  8. CONSERVAS DENTICI, S.L.
  9. CONSERVAS ZALLO S.A
  10. CORPA
  11. DELICASS SOCIEDAD DE ALIMENTACION S.A
  12. FOOD STYLE S.L.
  13. AZARO FUNDAZIOA
  14. AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOA
  15. GESALAGA PRECOCINADOS, S.A.
  16. GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA
  17. HAMBURGUESAS EIZAGUIRRE S.L.
  18. IBARRAKO PIPERRAK S.COOP.
  19. JAKION S.L.
  20. LUIS THATE S.L.
  21. LURLAN BASERRITAR ELKARTEA
  22. NORTINDAL SEA PRODUCTS S.L.
  23. PATATAS SAN JERONIMO S.L
  24. PATES ZUBIA
  1. PRECOCINADOS GORENA S.L.
  2. PRECOCINADOS LANBROA
  3. VASCOLAC S.L
  4. XAXUETA S.L.

EXPOCONSER  2. Pabiloia  Stand:  D66

  1. CONSERVAS ORTIZ
  2. SALICA-CAMPOS
  3. BACALAOS ALKORTA
  4. CONSERVAS CUSUMANO S.A
  5. ARROYABE
  6. CONSERVAS SERRATS

INTERVIN  Pabiloia   Stand:  D 470 -  E 570

  1. ALTUN
  2. ARREGI
  3. ARTUKE BODEGAS Y VIÑEDOS
  4. ASOCIACIÓN DE BODEGAS DE RIOJA ALAVESA - ABRA
  5. ASTOBIZA
  6. BASQUE GROUP OF TXAKOLI WINEMAKERS-MADDY
  7. BASQUE MOONSHINERS S.L
  8. GORKA IZAGIRRE UPATEGIA
  9. HIRUZTA UPATEGIA
  10. TXAKOLI REZABAL UPATEGIA
  11. HEREDAD DE ADUNA UPATEGIAK
  12. JAVIER SAN PEDRO ORTEGA UPATEGIAK
  13. LOLI CASADO UPATEGIAK
  1. REMIREZ DE GANUZA UPATEGIAK
  2. BODEGAS Y VIÑEDOS PUJANZA, S.L.
  3. ZINTZO UPATEGIAK
  4. ZUGOBER UPATEGIAK
  5. GARCIA DE OLANO
  6. GOMEZ DE SEGURA
  7. GORENAK
  8. GRUPO  FAUSTINO
  9. LUBERRI MONJE AMESTOY
  10. MURIEL WINES
  11. OSTATU
  12. SEÑORÍO DE ARANA
  13. AGERRE TXAKOLINA
  14. GAÑETA TXAKOLINA
  15. TALAI BERRI TXAKOLINA
  16. UNO TXAKOLINA
  17. VALSERRANO - BODEGAS DE LA MARQUESA

Joera berritzaileak

 

Horrez gain, AZTIk, Blau Wild Snacks, Eurest Euskadi (Compass Taldea), Okin eta Araex enpresekin batera, bere produktu berriek merkatuan izan duten arrakastarako gakoak azalduko ditu datorren apirilaren 27an, 10:30ean, Alimentaria HUBeko Agora Aretoan. Elkarrekin egingo duten aurkezpenean, lau enpresek, itsasoan eta elikagaien ikerketan espezializatuta dagoen AZTI zentroarekin batera, laburbilduz azalduko dute zein palanka izan dituzten arrakastaz berritu ahal izateko eta, ondorioz, ziurgabetasuna murrizteko eta produktu lehiakorrak merkaturatzeko, arrakastarako bermerik handienekin eta merkatuaren beharrei erantzunez.

Gainera, apirilaren 25ean, AZTIko balioko zuzendari Leire Barañanok datozen urteetan elikaduraren berrikuntzan gehien eragingo duten 9 joerak ezagutaraziko ditu. Aurkezpena 13:00etan egingo da, ALIBER I+G+B Topaketen esparruan (Alimentaria HUBeko 3. Pabiloia).

Zentro teknologikoko elikaduraren berrikuntzako adituak ere Alimentaria HUBeko D514 Standean egongo dira, bere garapen eta zerbitzuetan interesa duten enpresekin elkartzeko.

40. urteurrena

Alimentariak aurten bere 40. urteurrena betetzen du eta, hogeita batgarren edizio honetan azokaren kontzeptu eguneratuagoa erakutsiko du, eskaintzan hazteko eta gastronomia, errestaurazio eta ostalaritzan bere kokapen estrategikoa hobetzeko, industriaren ikuspegi zabala aurkeztuz eta merkatuaren eta kontsumitzeko ohituren joera berriak erakutsiz.

Azokak 4 hamarkadako ibilbidea beteko du, munduan Elikadura eta Edarien erakusketa profesional eta azoka garrantzitsu eta sendoenetakoa izanik. Horrela aitortzen dute industria, merkataritza eta banaketaren nazioarteko operadore nagusiek. Azokak, aldi berean, jarduera programa zabala eskaintzen du, hala nola mahai inguruak, erakustaldi, lehiaketak, foroak, hitzaldiak eta tailerrak. Azken edizioan mundu osoko 140.000 bisitari eta 3.900 enpresa baino gehiago bildu ziren hitzordura.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)