
EUSKADI ALIMENTARIA AZOKAN EGONGO DA, ENPRESEN PROTAGONISMOAREKIN ETA EGITASMO BERRITZAILEEKIN
- 60 enpresak baino gehiagok eramango dute euskal produktuen kalitatea Bartzelonan bi urtean behien egiten den Elikadura eta Edarien Nazioarteko Azokara
- Datozen urteetan elikagaien berrikuntzan gehien eragingo duten joerak ezagutaraziko dira
Apirilaren 25etik 28ra Alimentaria-Elikadura eta Edarien Nazioarteko Erakusketa beste edizio bat egingo da Bartzelonan, Gran Via esparruan, eta aurten 64 euskal enpresak parte hartuko dute bertan elkarrekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailaren, HAZIren eta AZTIren babesarekin.
Euskal firma horiek azokan parte hartzearen helburua da Euskal Elikadura Industria sustatzen laguntzea, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuordetza garatzen ari den ekintzen barruan, EAEko nekazaritzako eta arrantzako elikagaien sektoreak eta industriak egiten duten lanaren balioa agerian jartzeko.
Azokara Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat joango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua Arantxa Tapia buru dela, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendari Peli Manterolarekin batera.
HAZI Fundazioa Gran Via esparruko hiru pabiloitan kokatuko diren euskal enpresen presentzia kudeatzeaz arduratu da.
EAEko Elikagaien Industrian parte hartzen duten enpresak
LANDS OF SPAIN - 2. pabiloia Stand: D142 – E 142 – D152 – E152
- AGIÑA PIPERRAK S.L
- AGRICULTURA CREATIVA 2015 S.L.
- AMEZTOI ANAIAK S.L.N
- BON CAKE DESERTS SLL
- CAFES EGUIA S.L
- CARNICAS SAENZ S.L
- CASA BRIGITTE S.L.
- CONSERVAS DENTICI, S.L.
- CONSERVAS ZALLO S.A
- CORPA
- DELICASS SOCIEDAD DE ALIMENTACION S.A
- FOOD STYLE S.L.
- AZARO FUNDAZIOA
- AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOA
- GESALAGA PRECOCINADOS, S.A.
- GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA
- HAMBURGUESAS EIZAGUIRRE S.L.
- IBARRAKO PIPERRAK S.COOP.
- JAKION S.L.
- LUIS THATE S.L.
- LURLAN BASERRITAR ELKARTEA
- NORTINDAL SEA PRODUCTS S.L.
- PATATAS SAN JERONIMO S.L
- PATES ZUBIA
- PRECOCINADOS GORENA S.L.
- PRECOCINADOS LANBROA
- VASCOLAC S.L
- XAXUETA S.L.
EXPOCONSER 2. Pabiloia Stand: D66
- CONSERVAS ORTIZ
- SALICA-CAMPOS
- BACALAOS ALKORTA
- CONSERVAS CUSUMANO S.A
- ARROYABE
- CONSERVAS SERRATS
INTERVIN Pabiloia Stand: D 470 - E 570
- ALTUN
- ARREGI
- ARTUKE BODEGAS Y VIÑEDOS
- ASOCIACIÓN DE BODEGAS DE RIOJA ALAVESA - ABRA
- ASTOBIZA
- BASQUE GROUP OF TXAKOLI WINEMAKERS-MADDY
- BASQUE MOONSHINERS S.L
- GORKA IZAGIRRE UPATEGIA
- HIRUZTA UPATEGIA
- TXAKOLI REZABAL UPATEGIA
- HEREDAD DE ADUNA UPATEGIAK
- JAVIER SAN PEDRO ORTEGA UPATEGIAK
- LOLI CASADO UPATEGIAK
- REMIREZ DE GANUZA UPATEGIAK
- BODEGAS Y VIÑEDOS PUJANZA, S.L.
- ZINTZO UPATEGIAK
- ZUGOBER UPATEGIAK
- GARCIA DE OLANO
- GOMEZ DE SEGURA
- GORENAK
- GRUPO FAUSTINO
- LUBERRI MONJE AMESTOY
- MURIEL WINES
- OSTATU
- SEÑORÍO DE ARANA
- AGERRE TXAKOLINA
- GAÑETA TXAKOLINA
- TALAI BERRI TXAKOLINA
- UNO TXAKOLINA
- VALSERRANO - BODEGAS DE LA MARQUESA
Joera berritzaileak
Horrez gain, AZTIk, Blau Wild Snacks, Eurest Euskadi (Compass Taldea), Okin eta Araex enpresekin batera, bere produktu berriek merkatuan izan duten arrakastarako gakoak azalduko ditu datorren apirilaren 27an, 10:30ean, Alimentaria HUBeko Agora Aretoan. Elkarrekin egingo duten aurkezpenean, lau enpresek, itsasoan eta elikagaien ikerketan espezializatuta dagoen AZTI zentroarekin batera, laburbilduz azalduko dute zein palanka izan dituzten arrakastaz berritu ahal izateko eta, ondorioz, ziurgabetasuna murrizteko eta produktu lehiakorrak merkaturatzeko, arrakastarako bermerik handienekin eta merkatuaren beharrei erantzunez.
Gainera, apirilaren 25ean, AZTIko balioko zuzendari Leire Barañanok datozen urteetan elikaduraren berrikuntzan gehien eragingo duten 9 joerak ezagutaraziko ditu. Aurkezpena 13:00etan egingo da, ALIBER I+G+B Topaketen esparruan (Alimentaria HUBeko 3. Pabiloia).
Zentro teknologikoko elikaduraren berrikuntzako adituak ere Alimentaria HUBeko D514 Standean egongo dira, bere garapen eta zerbitzuetan interesa duten enpresekin elkartzeko.
40. urteurrena
Alimentariak aurten bere 40. urteurrena betetzen du eta, hogeita batgarren edizio honetan azokaren kontzeptu eguneratuagoa erakutsiko du, eskaintzan hazteko eta gastronomia, errestaurazio eta ostalaritzan bere kokapen estrategikoa hobetzeko, industriaren ikuspegi zabala aurkeztuz eta merkatuaren eta kontsumitzeko ohituren joera berriak erakutsiz.
Azokak 4 hamarkadako ibilbidea beteko du, munduan Elikadura eta Edarien erakusketa profesional eta azoka garrantzitsu eta sendoenetakoa izanik. Horrela aitortzen dute industria, merkataritza eta banaketaren nazioarteko operadore nagusiek. Azokak, aldi berean, jarduera programa zabala eskaintzen du, hala nola mahai inguruak, erakustaldi, lehiaketak, foroak, hitzaldiak eta tailerrak. Azken edizioan mundu osoko 140.000 bisitari eta 3.900 enpresa baino gehiago bildu ziren hitzordura.