Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen berrikuspen prozesu parte-hartzaileak gobernantza eta lurralde-kultura mota berriak sustatuko ditu»

2016.eko apirilak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

 

  • Eusko Jaurlaritzak LAGen berrikuspena jarri du abian, hurrengo urteetarako herrialdea diseinatzeko funtsezko elementu gisa
  • «Prozesuaren xedea da parte-hartze prozesuaren ekarpenak jasotzea, pertsona eta eragile parte-hartzaile guztien artean lurralde-estrategia partekatua ezartzeko»
  • Euskal lurraldearen eta bertan hurrengo hamarkadetan gauzatutako natura-, gizarte-, kultura-, ekonomia-, landa- eta hiri-jardueren kudeaketa zehazteko bitartekoa

 

Vitoria-Gasteiz, 2016-04-25

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean aurkeztu du Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko partaidetza-prozesua, «gobernantza eta lurralde-kultura berriak bultzatzea helburu izango duena». Euskal autonomia-erkidegoko hiri-plangintzaren arduradun nagusiak zehaztu duenez, «prozesuaren xedea da LAGen berrikuspenak parte-hartze prozesuan adostutako ekarpenak jasotzea, pertsona eta eragile parte-hartzaile guztien artean lurralde-estrategia partekatua ezartzeko».

 

«Horren guztiaren bitartez, tresna bikain bat eskuratuko dugu, Euskadiko natura, gizarte, kultura eta ekonomiaren arloetako zein landa- nahiz hiri-guneetako jarduerak gauzatzen diren lurraldearen kudeaketa zehazteko», gaineratu du Oregik. LAGak, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, Euskadiko lurraldearen plangintza orokorra egiteko tresna nagusia dira eta 1997an onartu ziren Euskadiko lurralde-estrategia zehazteko.

 

Ana Oregi sailburuak, Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriarte alboan zuela, zehaztu duenez, «indarreko legegintzaldiari ekitean, gidalerroak berrikusteko prozesu sakon bati ekitea erabaki genuen, partaidetza-ikuspegi integral bat erabilita, eta, horretarako, berrikuspena herritarren partaidetza-prozesu zabal batean oinarritzea proposatu genuen, Euskadiko Demokraziaren eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zuriarekin bat etorriz».

 

2015ean, Iñigo Urkullu buru duen Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozedura abiaraztea erabaki zuen, berrikuspena gidatzeko eta prestatzeko ardura Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari aginduz.

 

Erabaki horren bidez, hasitako berrikuspen-prozesuak izaera parte-hartzailea izatea zehaztu zuen, halaber, Eusko Jaurlaritzak, eta berrikuspenaren aurrerapena baino lehenago bi dokumentu hauek osatzea: oinarri-dokumentua, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzak egindako dokumentu teknikoa, parte-hartze mahaian proposatuko diren hasierako edukiak zehazten direna.

 

Bertan, lurralde-eredu adimentsu, jasangarri, sozial eta integratzailea, barne-lotura sendokoa eta parte-hartzailea proposatzen da Euskadirentzat, eta indarrean dauden LAGetatik eratorritako kontzeptu-oinarriak, lehen berritzaileak zirenak, baina dagoeneko ondo errotuta daudenak, klima-aldaketa, paisaia, azpiegitura berdea, ekosistema-zerbitzuak nabarmentzea eta ebaluatzea, genero-ikuspegia, osasuna, euskara, immigrazioa, parte-hartzea eta gobernantza ona kasu.

 

Bestetik, parte hartzeko plana aurkeztu da, gidalerroak berrikusteko prozesu parte-hartzaile bizian bide-orri izango dena. «LAGen berrikuspenak 3 urte irautea espero da, eta administrazio-izapideen mugarri nagusiek (abian jartzea, aurrerapena, hasierako onarpena eta behin betiko onarpena) azaroan egin ohi den Euskal Hiria Kongresuaren hurrengo hiru edizioekin bat egingo dute», iragarri du Ana Oregik.  Euskal Hiria 2015en, parte-hartze prozesua jarri zen abian, zirriborro aurreko gisara oinarri-dokumentua aurkeztuta.

 

«LAGak berrikusteko prozesu parte-hartzailea aitzindaria da, hala eskalagatik –autonomia-erkidego osoa barne hartzen du– nola parte-hartzearen alde egindako apustuagatik, gobernantza eta lurralde-kultura berria sustatzeko funtsezko elementua den aldetik. Hala, prozesuaren xede nagusia da LAGen berrikuspenak parte-hartze prozesuaren ekarpenak jasotzea, pertsona eta eragile parte-hartzaile guztien artean lurralde-estrategia partekatua ezartzeko», adierazi du Oregi sailburuak.

 

Prozesu parte-hartzailearen gainerako helburuak hauek dira: LAG berrietan euskal gizartearen lagin ahalik eta adierazgarrienak eta orekatuenak parte hartzea; pertsona eta kolektibo guztiei zuzendutako prozesua irekia eta inklusiboa izango dela bermatzea, genero-ikuspegia eta gizarte-egoera ahulean dauden kolektiboak lehenetsita; gizarte- eta ekonomia-eragileekin prozesu adostu bat sortzea, erabakiak gardentasunez hartuko direna; eta euskal lurralde-antolaketa egituratzen duten ikuspegi eta eskala desberdinak koordinatzea.

 

Parte-hartze mota

«LAGek autonomia-erkidego osoari eragiten diote eta eskala handian zehaztu dira. Horrenbestez, eguneroko bizitzako alderdiei eragiten dieten arren, LAG berriei gehituko zaizkien ideiak abstrakzio-maila handikoak eta orokorrak izango dira. Ondorioz, profil teknikoko enpresek eta pertsonek aktiboki parte hartuko duten susmoa dugu. Horri aurre egiteko, gizartearen inplikazioa bultzatuko da ekintzetan hizkuntza esplikatiboa eta teknizismorik gabekoa erabiliz, gizarteak bere islatzat hartuko duen eredua eraikitzea denez xedea», zehaztu du Oregik.

 

Parte-hartze prozesuak bi parte-hartze esparru izango ditu: erakundeak eta gizartea. Lehena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak eta Lurralde Politikako Aholku Batzordeak sustatzen dute, organo horietan ponentzia tekniko bana eratuta, eta horietan hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako sailek, hiru foru-aldundiek, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak, Estatuko gobernuaren ordezkaritzak eta lurralde-arloko adituek, kide anitzeko kontsulta-organoek, Ingurumeneko Ingurumenerako Batzordea, Ingurumenerako Aholku Batzordea, Naturzaintza, Urdaibai patronatua eta Euskadiko Garraio Agintaritza kasu, Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politikako Batzordea, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, EHUren Kultura Paisaia, Lurraldea eta Ondarea Unesco katedra eta EHUren unibertsitatea/gizarte zibila elkarrizketarako ehuGune foroa. Erakundeen parte-hartze prozesua abian da.

 

Halaber, gizartearen parte-hartzea, bi esparrutan egituratuko dena: bata, teknikoagoa, eragileei eta kolektiboei lotua, eta bestea, herritarrena, euskal herritar guztiek parte hartu dezaketena. Horretarako, Udalsareak udalerri mailako ekitaldea sortuko du eta lurralde-estrategiari buruzko proposamenari ekarpenak egiteko gai diren eragile sozioekonomikoengana joko da. «LAGak behin betiko onartu arteko berrikuspen prozesu osoak hiru urte inguru iraungo ditu, hau da, 2018ko amaierara edo 2019ko hasierara arte», adierazi du Ana Oregik.

 

Irekian atal berri bat gaituko da, ekarpenak modu digitalean egin ahal izan ditzaten hala nahi duten erakunde, talde edo banako guztiek. Kontsulta-plana eragileekin batera ondu ondoren, maiatzean hasiko da herritarrei irekitako parte-hartze prozesua. Horretarako, bi bide nagusi proposatu dira: aurrez aurreko parte-hartzea eta parte-hartze digitala. Lehenean, parte-hartzeari buruzko tailerrak egingo dira maiatza eta ekaina bitartean 15 funtzio-arloetan, eta informazio-hitzaldiak eta gaikako 3 tailer, baita ondorioei buruzko 3 tailer ere, irailean.

 

Parte-hartze digitala Irekiaren bidez egituratuko da. Bertan, zenbait kanal gaituko dira, kontsulta-planean oinarri-dokumentuari ekarpenak egiteko gaituko den horretaz gain. Informazio guztia Irekiako kronograma dinamikoaren bidez laburbilduko da, baita Sailaren webgunean ostatatutako LAGen berrikuspenaren orrialdean ere.  http://www.euskadi.eus/revision-dothttp://www.irekia.euskadi.eus/es/debates/1056

 

 

 

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @KristinApinaniz
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El @Gob_eus ha iniciado la revisión de las DOT, elemento fundamental en el diseño del País para los próximos años ⏩https://t.c

  • @mentxu09
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El @Gob_eus ha iniciado la revisión de las DOT, elemento fundamental en el diseño del País para los próximos años ⏩https://t.c

  • @jbikandi
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El @Gob_eus ha iniciado la revisión de las DOT, elemento fundamental en el diseño del País para los próximos años ⏩https://t.c

  • @ingurucom
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Oregi: “el proceso participativo para la revisión de las Directrices de Ordenación del... https://t.co/arOypqhK

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: LAGen berrikuspena jarri dugu abian, hurrengo urteetarako herrialdea diseinatzeko funtsezko elementu gisa ➡ https://t.co/a7yoL

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos iniciado la revisión de las DOT, elemento fundamental en el diseño del País para los próximos años ➡ https://t.co/1diacM

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    LAGen berrikuspena jarri dugu abian, hurrengo urteetarako herrialdea diseinatzeko funtsezko elementu gisa ➡ https://t.co/a7yoLT3yYY

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    Hemos iniciado la revisión de las DOT, elemento fundamental en el diseño del País para los próximos años ➡ https://t.co/1diacMYiYo

  • @macpetri
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: .@Gob_eus-k LAGen berrikuspena jarri du abian, hurrengo urteetarako herrialdea diseinatzeko funtsezko elementu gisa ⏩https://t

  • @macpetri
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El @Gob_eus ha iniciado la revisión de las DOT, elemento fundamental en el diseño del País para los próximos años ⏩https://t.c

  • @ingurucom
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: .@Gob_eus-k LAGen berrikuspena jarri du abian, hurrengo urteetarako herrialdea diseinatzeko funtsezko elementu gisa ⏩https://t

  • @ingurucom
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El @Gob_eus ha iniciado la revisión de las DOT, elemento fundamental en el diseño del País para los próximos años ⏩https://t.c

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: .@Gob_eus-k LAGen berrikuspena jarri du abian, hurrengo urteetarako herrialdea diseinatzeko funtsezko elementu gisa ⏩https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El @Gob_eus ha iniciado la revisión de las DOT, elemento fundamental en el diseño del País para los próximos años ⏩https://t.c

  • @PIPEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    El @Gob_eus ha iniciado la revisión de las DOT, elemento fundamental en el diseño del País para los próximos años ⏩https://t.co/fLV9Q6rBGA

  • @PIPEJGV
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus-k LAGen berrikuspena jarri du abian, hurrengo urteetarako herrialdea diseinatzeko funtsezko elementu gisa ⏩https://t.co/eGxnZWpAIY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)