Berriak
Eu

ETBk 'memoria kritikoari' buruzko 'Oinatz Galduak' dokumental saila estreinatuko du

2016.eko apirilak 25
  • Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk Bake eta Bizikidetza Plana garatzeko izenpetu duten hitzarmenak finkatutako proiektua da 'Oinatz Galduak'
  • Dokumental sailaren asmoa da terrorismoak eta indarkeriak Euskadi astindu zuten bost hamarkadetan jazotakoa oroitzea modu kritikoan
  • Filmak Mediak ekoitzi eta Fermin Aiok zuzendutako telesaila, igandeetan izango da ikusgai maiatzaren 1etik aurrera ETB2n

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak 'Oinatz Galduak - Las Huellas Perdidas' telesaila  aurkeztu dute astelehen honetan Donostian. Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk Bake eta Bizikidetza Plana garatzeko  izenpetu duten hitzarmenak finkatutako proiektua da lan hau. Emanaldia ETB1en eta ETB2n izango da, lehendabizi gaztelaniaz : igandero, maiatzaren 1etik aurrera 22:30ean.

Filmak Mediak ekoitzi eta Fermin Aiok zuzendutako 'Oinatz Galduak' dokumental sailak,  5 ataletan bost hamarkada hauetan jazotakoa biltzen du.  Atal bakoitzeko kontakizunak, bakoitza ordu betekoa,  dozena bat protagonistaren lekukotasunak  ditu oinarri. 50 kontakizun  berezi dira guztira eta,  horiek izango ditu Amaia Cayerok euskarri gure historia hurbilaren ibilbidea egiteko.

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi den Jonan Fernándezek esan duenez, memoria-arloko politika publikoaren helburua herritarren artean partaidetza- eta elkarrizketa-prozesua sustatzea da,  orainalditik iraganari berriz ere esanahi bat eman ahal izateko. Zentzu honetan, dokumental sail hau tresna baliagarria izan daitekela uste du Fernandezek eztabaidatutako eta partekatutako memoria hori eraikitze aldera.

Bere aldetik, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak ekintza hauen guztien eta EiTBren eguneroko jardunaren asmoa helburu jakin batzuk dituela azpimarratu du: 'Batetik, gure hedabideetan, indarkeriaren aurka kontzientzia sozial kritikoa  indartzea da, eta bestetik, giza eskubideekin ez ezik bizikidetza demokratikoaren balioekin ere konprometitua dagoen kontzientzia sozial kritikoa sendotzea'.

Atalak

Atal bakoitzak hamarkada bakoitzean gertatutako laburbiltzen du. 60ko hamarkadan hasi, eta borroka armatuaren amaierari buruz  ETAk egindako adierazpenarekin bukatuko da.  Dokumental sailean Juan Pablo Fusi historialaria, Mari Carmen Garmedia Kultura sailburu ohia eta irakaslea eta  Mariano Ferrer kazetaria aritu dira aholkulari.

Lehen atala, 60ko hamarkadari buruzkoa,Francoren diktadurako errepresio gogorraren garaian girotuta dago. Ordukoa da, halaber,  ETAren jaiotza eta Agirre lehendakaria buru zuen atzerriko Eusko Jaurlaritza. Une hartako zenbait protagonistaren hitzak, ETAko lehen biktimen senideenak eta Francoren indarkeria jasan zutenena bilduko dituzte.  Atala  modu berezian itxiko da , ETAren sorrera bi ikuspegi ezberdinetatik bizi izan zuten bi lagunen topaketarekin.

70eko hamarkadari buruzko atala, frankismoaren azken zartadek eta demokraziaren lehen urratsek osatzen dute, ETAren eta talde parapolizialen giza eskubideen urratzeak zipriztinduta.

80ko hamarkadan, berriz, beste gertakizun batzuen artean honako hauek gailendu  ziren: GALen gerra zikina, Hipercorreko atentatu odoltsua, Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundearen sorrera; Lemoizko zentral nuklearraren auzia, desindustrializazioa, hiesaren agerpena eta ETA-PMren desegitea.

Laugarren atalean, 90eko hamarkadari eskainita, Miguel Angel Blancoren hilketarekin ekingo zaio kontakizunari. Lasa eta Zabalaren gorpuzkinen agerpena ere kontatuko dute.  Hamarkada horretan, halaber, Fernando Buesa lehendakariordea  eta  Jorge Diez bere eskolta hil zituzten, baita  Ernest Lluch ere. Horrez gain,  Askatasunen Ituna sinatu zuten PPk eta PSOEk eta lankidetza horrek  2002ko Alderdien Legea izan zuen ondorio modura, besteak beste.

Dokumental sorta ixten duen atalak ETAk  behin betiko armak uzteko 2011ko urrian egin zuen adierazpena ekarri zuen prozesua du ardatz. Epe  horrek garai berri bati eman zion hasiera  Euskadin. Bolada honetan giltzarri izan dira, besteak beste, gertakizun hauek:  indarkeriaren biktimen onespen eta kalte-ordain esparruaren garapena Eusko Legebiltzarrean; ikastetxeetan biktima askok gorrotoaren aurka egindako adierazpena, Aieteko Konferentzia, Gleencreee ekimena eta hainbat  udalerritan izandako elkarrizketak.

Sufrimendua dokumental sail guztian agertzen bada ere, positiboan eraikitako guztia ere agertzen dela adierazi nahi du lanak. Izugarrikerien gainetik, euskal gizartea aurrera egiteko gai izan zela erakutsi da.  

Euskal gizartean diren memoria ezberdinak zerrendatu, elkarrizketara bideratu eta hurbiltzeko tresna izan nahi du lan honek. Pieza hauek elkarbizita oso bat eraikitzeko helburua bilatzen dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Iturbe, Fermin Aio, Amaia Cayero