Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gizarte-laguntzetako (DBE+EPO) iruzurren eta erabilera okerren maila ez da ehuneko batera iristen

2016.eko apirilak 22

DBE eta EPO laguntzak jasotzen dituzten pertsonek Lanbideri gizarte-laguntzetan iruzur egiteagatik edo laguntzak desegoki erabiltzeagatik itzuli behar dizkioten kopuruak Eusko Jaurlaritzak azken hiru urteetan ordaindu duen zenbatekoaren % 0,7 dira.

 

Lanbidek, azken hiru urteetan, eskaera berriak eta berrikuspenak direla-eta izapidetu dituen DBEarekin eta EPOarekin lotutako 361.849 espedienteen azterketak erakusten duenez, aipatutako laguntzen hartzaileek egindako iruzurren eta erabilera okerren maila ez da ehuneko batera iristen. Lanbidek, batez beste, birritan begiratzen ditu pentsiodun ez diren jasotzaileen espediente guztiak.

Epe horretan, diru-sarrerak bermatzeko errenta bakarrik eskatzeko 149.365 espediente izapidetu ziren, eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidea barne hartzen zuten beste 212.578 espediente.

Zehazki, lan-erakunde publikoari bi kontzeptu horiengatik zor zaion kopuru osoa 10,5 milioi euro ingurukoa da, Eusko Jaurlaritzak prestazioen gastua ordaintzeko jarritako 1.395 milioi euroko kopuruaren aurrean; hau da, 2013 eta 2015 urteen artean, batez beste % 0,7koa izan da.

2015ean, 563 iruzur-egoera hauteman dira –iruzurra administratutako pertsonak engainatzeko asmoz egindako ekintzatzat hartuta, adibidez, hartzaileen diru-sarrerei eta ondareari, familia-unitatearen osaketari edo egoera sozioekonomikoari, lan-egoerari eta familia-egoerari buruzko datuak ezkutatzea, eta abar– eta iruzurraren zenbatekoa 2,09 milioi eurokoa izan da; hau da, ordaindutako kopuru osoaren % 0,43koa. 2013an eta 2014an, iruzur-maila azken urtekoa baino handiagoa izan zen, iruzurrezko 675 eta 604 espediente aurkeztuta, hurrenez hurren.

Prestazioen erabilera desegokiari dagokion atalean antzekoa gertatu zen. Kontzeptu horren barruan mota askotako kasuak daude, adibidez: etxebizitzarekin lotutako gastu justifikagarririk ez izatea, baliabideak arduraz ez administratzea edo eskean ibiltzea, besteak beste. 2015ean, 834 kasutan laguntzak modu desegokian erabili zirela antzeman zen eta 1,68 milioi euroko zenbatekokoak ziren (%0,35); 2014an, 787 kasu izan ziren, 1,7 milioikoak (%0,36); eta 2013an, 934 espediente, 1,8 milioi eurokoak (%0,41).

Zenbateko horietatik, hala egin ahal izateko beharrezko tresna eta prozedurak eratu ondoren, Lanbidek 2015ean jasotakoaren % 99,9 erreklamatu du. Bestalde, 2013ko eta 2014ko zenbatekoak erreklamatzekotan dago. Prozesua % 100 amaituko da urte hau amaitu aurretik.

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @cristianosantec
    2016.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El nivel de fraude y uso inadecuado de las prestaciones sociales (RGI+PCV) no alcanza el uno por ciento ➡ https://t.co/jylqpaQQ

  • @ochoa_eribe
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El nivel de fraude y uso inadecuado de las prestaciones sociales (RGI+PCV) no alcanza el uno por ciento ➡ https://t.co/jylqpaQQ

  • @mentxu09
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El nivel de fraude y uso inadecuado de las prestaciones sociales (RGI+PCV) no alcanza el uno por ciento ➡ https://t.co/jylqpaQQ

  • @karlostini
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El nivel de fraude y uso inadecuado de las prestaciones sociales (RGI+PCV) no alcanza el uno por ciento ➡ https://t.co/jylqpaQQ

  • @Txoropito
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El nivel de fraude y uso inadecuado de las prestaciones sociales (RGI+PCV) no alcanza el uno por ciento ➡ https://t.co/jylqpaQQ

  • @GuineaBlanca
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El nivel de fraude y uso inadecuado de las prestaciones sociales (RGI+PCV) no alcanza el uno por ciento ➡ https://t.co/jylqpaQQ

  • @Bilardox
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El nivel de fraude y uso inadecuado de las prestaciones sociales (RGI+PCV) no alcanza el uno por ciento ➡ https://t.co/jylqpaQQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)