Berriak Lehendakaritza
Eu

Politika Orokorrari buruzko Eztabaida

2010.eko irailak 23

Irekiak osorik igorri du Eusko Legebiltzarraren seinale instituzionala eta bi hizkuntzetan jarraitzeko aukera egon da

Patxi López lehendakariak 10:00etan hasi du legealdiko Politika Orokorrari buruzko lehenengo Eztabaida (bileraren hasiera ordu erdi atzeratu da megafoniarekin lotutako arazo batzuen ondorioz) egun euskal gizartean dugun egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala analizatu duen hitzaldi batekin. Bere hitzaldian, lehendakariak ziurtatu du Euskadi “behin betiko askatasuna eta indarkeriaren amaiera ukitzen ari dela”, hori dela eta, legebiltzarreko indar politikoei eta euskal gizarteari eskatu die batasuna eta irmotasuna mantentzeko “azken ahalegina” egin dezatela eta ETAk bere azken iragarpenekin ezarri duen “tranpan ez erortzeko”. Talde terroristaren egoera erabat ahula izatea lortu da Jaurlaritzak mantendu duen jarrerari esker neurri batean, hau da, “ETArekin bukatzeko jarrera argia eta buruzagitza irmoa eta arrakalarik gabea mantendu duelako”. “Euskal gizarteak eskatzen zuen eta, orain, euskal herritar gehien-gehienek Gobernuak terrorismoaren kontra aplikatu duen politika babesten dute”, erantsi du.

Ordu eta erdi baino zertxobait gehiago iraun duen esku-hartze horretan, lehendakariak bere Gobernuak Lehendakaritzan daramatzan 16 hilabeteetan gauzatu dituen ekintzak xeheki azaldu ditu eta krisiaren kontra martxan jarri diren neurriak, Euskadi “krisitik ateratzen egotea” ahalbidetzen ari direnak, gailendu ditu. Horren harira, lehendakariak adierazi du EAEren 2011rako Aurrekontuetan enpresa publikoetan gastu arrunta % 20 murriztuko dela eta “aurrezki positiboa” jasoko dutela. “Gastu arruntera bideratuko ditugun bakarrak diru-sarrera arrunten bidez eskuratzen ditugun baliabideak izango dira eta kontu publikoak saneatzeko ahalegina egingo dugu”, gehitu du.

Horrez gain, Lópezek Gobernu Kontseilura “inbertsio produktiboetara bideratutako neurri berezien pakete bat eramango duela” iragarri du, horiek honako sektore hauetara bideratuta egongo dira batik bat: “energia, energia-azpiegiturak, ekonomia produktiboa eta ikerketa eta berrikuntzaren sustapena”. Hori Dirubideen Euskal Kontseiluarekin batzartu ostean egingo du eta horrela, Naturgasen salmentaren ondoriozko ezohiko baliabideak “laster” eskuragarri egongo dira.

Postazuna

Bere esku-hartzearen lehenengo zatian lehendakariak atzo Gobernu zentralak eta EAJk lan-arloko politika aktiboen transferentziari buruz lortu zuten akordioa aipatu du. López pozik dago akordioa lortu delako eta “positiboa” iruditzen zaio, eta EAJri “ongietorria” egin dio “Estatutuaren defentsara” itzultzeagatik. “Albiste ona da guztiontzat". Eta bihotzez diot, gehienok Estatutuaren eta haren garapenaren barruan bagaude, adostasunak lortu ahalko ditugulako. Elkarrengandik bereizi baino egiten ez gaituzten proposamen eta esparru alderdikoietan, aldiz, ez dugu adostasunik lortuko”, azpimarratu du. Lehendakariak transferentzien batzorde mistoa lehenbailehen bilduko duela iragarri du.

 

4 iruzkin
  • 2010.eko irailak 23

    Muy bueno

  • @jkarteaga
    2010.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    gaurko plenoa (Politika Orokorrari buruzko Eztabaida) jarraitzeko: http://ow.ly/2Izon

  • @UgaitzZb
    2010.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    Ezin da plenoa @irekia bidez jarraitu: "server not found" http://bit.ly/aTUVEt

  • @yurimorejon
    2010.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    Vascos, vascas... e interesados por la política vasca, podéis seguir en directo el Pleno de Política General aquí http://bit.ly/brqCg2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Patxi López Lehendakaria