Berriak Lehendakaritza
Eu

Garapen ekonomiko eta soziala era orekatuan bermatuko dituen hazkunde eredu berri baten alde azaldu da Lehendakaria

2009.eko maiatzak 27

Krisialdiaren kontra borrokatzeko erreminta bezala defendatu du elkarrizketa soziala, eta lanpostuak mantentzeko eskatu die enpresariei.

Patxi Lopez Lehendakariak gobernuen ardura indartuko duen hazkunde-eredu baten alde egin du, garapen ekonomiko eta soziala era orekatuan bermatzeko. Cebek patronal bizkaitarrarekin egindako bazkari-hizketaldi batean, gizarte eragileei eredu berri hori zehazteko estruktura aldaketa sakonak hitzartzea proposatzeko asmoa duela adierazi du Lopezek. Bestalde, lanpostuak mantentzeko eskatu die Lehendakariak enpresariei.

Bere hitzaldian, elkarrizketa soziala defendatu du krisialdiari aurre egiteko hartu beharreko neurri sozio-ekonomikoen inguruko akordioak bilatzeko "erreminta onena" bezala. Gaineratu duenez, "nire indar guztiekin saiatuko naiz horretan".

Euskardiren egoera ekonomikoaren datuak "onak ez" direla onartu ostean (Euskadi atzeraldian sartu da eta langabezia, % 3,3ko tasatik % 7,7ko tasara igo da), "indarrak gehitzeko" eta "ahaleginak partekatzeko" beharrizana adierazi du Lehendakariak. Horren harian, enpresariek, langileek eta administrazioek dagokien erantzukizun kuota beren gain hartu behar dutela esan du, baina, ohartarazi duenez, "inork ez du blokeatuko bere ezezkoarekin aurrera egiteko aukera". "Norbaitek ez badu elkarrizketa honetan parte hartu nahi, azaldu egin beharko du zergatik ez den saiatzen besteekin akordioak bilatzen", azpimarratu du.

Bere aburuz, egungo krisialdiak argi eta garbi erakutsi du merkatuak ekintza ekonomikoaren erregulatzaile esklusibo bezala duen "eskasia", baita oreka falta horien aurrean aginte publikoek era eraginkorrean erantzuna emateko duten "ahulezia" ere bai. Azpimarratu duenez, horretarako "beharrezkoa da garapen ekonomiko eta soziala era orekatuan bermatzeko, gobernuen erantzukizuna indartuko duen hazkunde eredu berri bat".

Horregatik, gizarte eragileei eredu "egonkor eta sendo" honen oinarriak hitzartzeko proposatu nahi diela esan du Lehendakariak; izan ere, horrek definituko du "zer nabarmentzen dugun: herritarrak ala merkantzia; birbanaketa ala espekulazioa; garapen jasangarria ala planetaren suntsipena; elkartasuna ala indibidualismoa; berdintasuna ala ezberdintasuna".

Azkenik, lanpostuak mantentzeko eskatu die Patxi Lopezek enpresariei gizartea sustengatzeko "garantia bakar bezala", izan ere, "herrialde honetan ez daukagu giza kapitala galtzeko aukerarik".

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko