
EHUko ikasleek bisitatu egin dute URAk Martutenen abian dituen lanak, Urumea ibaiaren ur-goraldiei aurre egiteko
Donostia. 2016.04.22. EHUko Gipuzkoako Ingenieritza Eskolatik etorritako Ingenieritza Zibileko Graduko hirugarren ikasturteko 24 ikaslek bisitatu egin dituzte URAk abian dituen uholdeei aurre egiteko proiektuaren lehen faseko lanak, Donostiako Martutene auzoan.
Bisita honen xedea izan da ikasleei aukera eskaintzea bertatik bertara ezagutzeko ezaugarri horietako obra batean uztartzen diren eraikitzeko aukera teknikoak, eta horiek duten helburua: populazio-dentsitate handia duen hiri-inguru hori babestea, Urumea ibaian, aldian-aldian, naturalki ematen diren ur-goraldietatik.
Etorkizuneko UPV-EHUko ingeniariak, Aimar Insausti, Ainhoa Arrese y Ugutz Garitaonaindia irakasleekin batera, obrak ezagutu ahal izan dituzte honako hauen laguntza eta azalpenekin: Jon Ander Arrieta, URAko Ekialdeko Kantauriar Arroen bulegoburua, Eduardo Sancho, URAko Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko obren arduraduna eta obraren zuzendaria, eta, azkenik, Marcos Villegas, aldi baterako enpresa-elkarte esleipedunaren ordezkaria.
Ikasleek praktikan ikusi ahal izan dituzte ondorengo gaiekin loturiko ezaugarriak: zimendatzea, egitura, itxiera, instalazioa, geologia eta obraren zuinketa. Horrekin batera, zuzenean ezagutu dituzte burututako ekintzen arrazoiak Martutenen — Urumea ibaia bideratzeko, URA egiten ari den obren lehen faseko lanen proiektuari jarraiki—.
URAk Martutene auzoko zubi berria eraikitzen dihardu — jada eraitsitako aurreko zubiak ur-emariaren joan askea oztopatzen baitzuen, batik bat, ur askoko sasoietan—. Era berean, ibilgua zabaltzen, ibilgu berriaren ibaiertzak atontzen eta proiektuak aurreikusitako ekaitz-tanga eraikitzen darrai.
URAren Gipuzkoako lan hidraulikoen arduradun Eduardo Sanchok ikasleei azaldu nahi izan die “ekintza horiek guztiak segurtasuna handituko dute Martuteneko auzoan nahiz ibaian gora; izan ere, ibaiertzak okupatu diren legez okupatu izanak ur-hustuketaren ahalmena nabarmen murriztu baitzuen, eta, ondorioz, uholde-arrisku nabaria sortu zuen eremuan”. Halaber, Jon Ander Arrietaren eskutik eztabaidatu ahal izan dute ibai-lurraldearen okupazio berriak saihestearen beharraz, lehenago edo beranduago, ibaien ur-goraldi errepikakorretatik babestera behartuko gintuztenak.
UPV/EHUko irakasle Ugutz Garitaonaindiaren ustean “bisita praktiko honi esker alderatu ahal izan ditugu zubien egiturei eta muntatze metodoen teoria eta Urumea ibaiaren bideratzean erabilitako irtenbideak; ikasle taldearentzat Unibertsitate Eskolan jasotako ezagueren esperientzia osagarria izan da.“
-
2016-04-22
Comentario de Twitter:
RT @uraEJGV: EHUko ikasleek bisita URAk Martutenen abian dituen lanoi, Urumearen ur-goraldiei aurre egite
https://t.co/ue9PjpbzFO https://t… -
2016-04-22
Comentario de Twitter:
RT @uraEJGV: Visita de estudiantes UPV a las obras de defensa ante inundaciones en Martutene-Donostia https://t.co/AMJ4njplkG https://t.co… -
2016-04-22
Comentario de Twitter:
EHUko ikasleek bisita URAk Martutenen abian dituen lanoi, Urumearen ur-goraldiei aurre egite
https://t.co/ue9PjpbzFO https://t.co/JEXVweNvoN -
2016-04-22
Comentario de Twitter:
Visita de estudiantes UPV a las obras de defensa ante inundaciones en Martutene-Donostia https://t.co/AMJ4njplkG https://t.co/bCsP4iHKHb