Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Gobernantza: parte-hartzea, antolaketa, adierazleak

2016-04-22

Parte-hartzea

1.  Partaidetza lurralde-antolamendurako politikaren osagai natural bilakatzeko formulak eta tresnak zehaztu.

2. Tradizionalki, administrazio-izapidean partaidetza administrazioei entzunaldia eta informazio publikoa emateko faseetara mugatu da. Haatik, partaidetza mugatu hori gainditu egin nahi da, politikaren kudeaketara bertara hedatuz.

3. EAELABaren koordinazio-funtzioa sendotzeko xedez, hura osatzen duten herri administrazioen aldetiko partaidetza aktiboagoa proposatzen da.

4. Lurralde Politikako Organo Aholku-emaileak bere aholkularitzako funtzioak modu aktiboan bete ditzala planteatzen da.

5. Instituzioz aparteko bilkurak lurralde-maila ezberdinetan planteatzen da, nagusiki, Lurralde Historikoetan edo eremu funtzionaletan.

6. Arlo telematikoa partaidetza sustatzeko egokitzat jotzen diren trenen baitakoa izango da.

 

Gobernantza

1. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikustean, haren kudeaketa ere berrikusi egin behar da. Hogeigarren hamarkadaz geroztik “plangintzarako bloke” izendatu dena osatu da pixkanaka, LAGekin, LPPekin eta LPSekin osatzen dena. Gainera, ordutik esperientzia metatu da eta esperientzia horretatik abiatuta hainbat proposamen egin daitezke gobernantzari dagokionez, esate baterako, araudiaren ebaluazio, zehaztasun eta sinplifikazioari buruz, LPP eta LPSetarako eduki eta elementu grafikoen homogeneotasunari buruz, abiatu gabeko LPSen aukerak balioesteari buruz, eta lurralde-antolamendurako tresnen izapideak denboran murrizteari buruz.

2. LPPetako eta LPSetako zehaztapenak eraginkortasunez ebaluatzeko moduari buruzko lanketa egitea proposatzen da, modu homogeneo eta sinplean egite aldera, haien garapena balioesteko eta egokitzat jotzen diren neurriak hartzeko baliagarri izan dadin. Horretarako, adierazle jakin batzuk finkatu beharko lirateke, ebaluazio hori behar bezala egitea ahalbidetzekoak.

3. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen, LPPen eta LPSen artean eztabaida sustatu, eta baita bakoitzaren barnean ere, eremu funtzional mugakideetako LPPetan arreta berezia jarriz.

 

Lurralde- eta hirigintza-adierazleak

Honako lurralde- eta hirigintza-adierazle hauek proposatzen dira lurralde- eta hirigintza- antolamenduko plangintza neurtzeko eta haren jarraipena egiteko:

A. Egungo  hiri-egituraren  eta  lurralde-egituraren egoeraren adierazleak. Lurzoruaren  kalifikazioak  eta  lurralde-dentsitateak  ongi  adierazten  dute egungo lurralde-eta hirigintza-eredua.

A1.- LURRALDE-EREDUA. LURZORUAREN KALIFIKAZIOA

A2.- LURRALDE-DENTSITATEA

B. Gaur egungo garapenaren eta aurreikusitako garapenaren inpaktu-adierazleak. Plangintza orokorrean adierazitako etxebizitza-aurreikuspenek hiri- eta lurralde- errealitatean duten inpaktua adierazten dute: hiri-eredua, bizitegi-garapena eta etxebizitza-dentsitatea.

B1.- HIRI-EREDUA

B2.- BIZITEGI-GARAPENA.

B3.- ETXEBIZITZA-DENTSITATEA.

C. Artifizialtze-adierazleak. Hiri-orbanak azken urteetan izandako bilakaera adierazten dute eta, zehazki, lurzoruaren hirigintza-kalifikazioaren bilakaera.

C1.- HIRIGINTZA-KALIFIKAZIOAREN BILAKAERA.

Iruzkin bat
  • @Lurraldea_Eus
    2016-10-03

    Comentario de Twitter:
    .@RobertoGomezIgl @im_probables Podéis profundizar sbr l tema en debate temático de @Irekia https://t.co/VbJTiOUSfN #Gobernanza #DOT_Euskadi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan