Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadi toki-jasangarritasunaren Europako hiriburu izango da hiru egunez

2016.eko apirilak 22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian 100 hizlari eta 700 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira
  • Apirilaren 27tik 29ra
  • Bertan, Euskadiko Adierazpena onartuko da; Aalborgeko Konpromisoen ondotik, Europako toki-jasangarritasunaren erreferentzia izango dena, alegia
  • Eskualdeetako Komiteko presidente Markku Markkulak ekin dio biltzarrari, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera.
  • Konferentzia Twitter bidez jarraitzeko aukera izango da, #Basque2016 traolaren bidez 

Euskadi hiru egunez izango da kontinenteko hiriek eta herriek bertako biztanleentzat jasangarritasun-maila handiak lortzeko asmoarekin aurre egin beharreko erronken gaineko eztabaidaren epizentro. Ehundik gora hizlari eta 700 parte-hartzaile bilduko dira Bilbon apirilaren 27tik 29ra Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian, «Ekintza eraldatzailea: Europarentzako potentziala» lelopean. Biltzarrean onartuko dute Euskal Adierazpena, aurrerantzean toki-jasangarritasunarekiko konpromisoaren erreferentzia izango dena Europan, eta horrekin bat egingo dute nazioarteko hitzordu horretan bildutako alkateek.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean aurkeztu du Gasteizen Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia, ICLEI-Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen sareak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Udalsarea 21ek Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Donostiako eta Gasteizko udalen laguntzarekin antolatu dutena.Sailburuaren iritzian, hitzordua «toki-jasangarritasunari buruzko eztabaidarako eta esperientzia-trukerako hitzordu garrantzitsuena da egun Europan».

«Hiri eta herri jasangarrien zortzigarren konferentziaren antolatzailea izatea aukera paregabea da munduari ezagutarazteko zer-nolako lana egin duen Euskadik azken hamar urteetan toki-jasangarritasunaren alorrean, Europa-mailako erreferentzia bihurtu baikara; horren erakusle da ICLEIk Euskadiren hautagaitza onetsi izana», adierazi du sailburuak.

Ana Oregik zehaztu duenez, Konferentziaren helburua da «Europa osoko tokiko liderrei hiri-garapen jasangarriari buruzko ideiak, esperientziak eta aurreikuspenak trukatzeko plataforma bat eskaintzea».

Konferentzia Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du, Bilboko eta Bizkaiko udal- eta foru-ordezkari gorenak alboan dituela. Bertan izango da, halaber, Europako Eskualdeetako Komiteko presidente Markku Markkula, Europako erakunde horren ordezkari gehiagorekin etorri dena Euskadira. Lehendakariarekin bilduko da eta bisita teknikoak egingo ditu Euskadin zehar, ingurumen-babeseko lorpenak ezagutzeko.

Hizlarien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Parisko alkateorde Célia Blauel, Varsoviako alkateorde Michał Olszewski, Europako Ingurumen Agentziako zuzendari exekutibo Hans Bruyninckx, PNUMA-Bizimodu, Industria eta Hiri Jasangarrietako zuzendari nagusi Arab Hoballah eta ICLEIko sortzaile eta hirigile Jeb Brugmann.

Euskal Adierazpena

Apirilaren 27an hasiko da konferentzia, goizez, eta hainbat osoko bilkura egingo dituzte, Euskal Adierazpenaren mundu-mailako aurkezpena osatuko dutenak. «Konpromiso-dokumentu horretan ezarriko da tokiko gobernuek zer ildo jarraitu behar dituzten, hiriak jasangarriak izango badira», ziurtatu du sailburuak.

Adierazpen horrekin bat egingo dute toki-agintari parte-hartzaileek, Paris, Aalborg, Bilbo, Kopenhage, Bartzelona, Helsinki, Ljubljana, Donostia, Münster, Växjö, Gasteiz, Brusela, Tirana, Tesalonika, Grand-Synthe edo Bolonia hirietakoek kasu.

Alkateen Biltzarra

Aldi berean, ICLEIk goi-mailako lan-bilera bat antolatu du berrogeita hamar alkaterekin baino gehiagorekin Iberdrola dorrean, eta Eskualdeetako Komiteko presidente Markku Markkula eta ICLEIko Europako eskualde-zuzendari Wolfgang Teubner izango dira buru. Bilera horretan aztertuko dute Europaren hiri-agenda, eta hori tokiko politiketan zein eratara aplikatu.

Konferentzian, aldibereko hamar gaikako saio egingo dira, hiriak aztertzeko hainbat ikuspegiren arabera, tartean, osasuna, ahalduntzea, klima, ekonomia zirkularra, toki-ekoizpena, eraginkortasun energetikoa, migrazioak, ur-hornidura, irisgarritasuna, biodibertsitatea edo berrikuntza. Saio horietako batean, Eusko Jaurlaritzak 200dik gora udalerritan azken hamar urteetan baino gehiagotan Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bidez ezarritako lan-metodologia aurkeztuko du, mila inguru udal-eragilek esperientziak erregulartasunez partekatzen dituztena.

Konferentziaren bigarren jardunaldian Berrikuntzaren Azoka egingo da: aurkezpen laburren, mahai-inguruen eta informazio-posterren bidez esperientziak trukatzeko gunea izango da. Bertan, toki-, nazio- eta eskualde-mailako gobernuek, gobernuz kanpoko erakundeek, zientzia- eta ikerketa-elkarteek eta bestelako interes-taldeek beren ekimenak, prozesu politikoak eta ikerketa-proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.

Euskadiko jardunbide egokiak

Ana Oregi sailburuak azpimarratu duenez, «partaideek hiru lurralde historikoetan bisitaldi teknikoak egingo dituzte, bertatik bertara ezagutzeko gure autonomia-erkidegoko jardunbide egoki eta bikaintasun-kasu arrakastatsuak. Ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-irizpideak kontuan hartuta, esperientzia bana aukeratu da lurralde historikoko: etxeko zaborrak berreskuratzeko instalazio bat eta hiri-berroneratzea Bilbon; eraztun berdea Gasteizen; eta olatuen bidez energia lortzeko instalazioa edo salgaien hiri-banaketa Donostian». Hainbat tailer egingo dira honako herri hauetan: Añanako Gatz Harana, Amurrio, Artigas, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Mutriku eta Zumaia.

Konferentzia ostiralean amaituko da, hilak 29, Europako eta NBEko hiri-agendak eta horiek toki-politiketan duten eragina aztertuko diren bi osoko bilkurarekin. Saio horiek amaitutakoan, amaierako ondorioak aurkeztuko dira.

Gazteen partaidetza 8. Konferentzian

Azkenik, sailburuak gazteen parte-hartzea nabarmendu du, zehazki, Young Ambassadors ekimena eta Euskadiko Gazteriaren Foroa. Young Ambassadors (Gazte Enbaxadoreak) programa, Novia Salcedo Fundazioarekin izenpetutako hitzarmenaren bitartez antolatua, baliagarria da «ikasketak amaitu dituzten hogeita hamar neska-mutilek konferentziako hainbat alderditan lagundu dezaten, enplegagarritasuna handitzeko esperantzarekin». Bestalde, Euskadiko Gazteriaren Foroak, Eskolako Agenda 21en barneansortu zenak, batxilergoko hogei bat ikasleri aukera emango die konferentziako eztabaidetan zuzenean parte hartu eta «bizileku izango dituzten hirien gaineko ikuspegia eman dezaten».

23 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aingerulaguna
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    El País Vasco se convierte en la capital europea de la sostenibilidad local durante tres días https://t.co/kQU5flZtEE

  • @ChildrensLAB
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi toki-jasangarritasunaren Europako hiriburu izango da hiru egunez ➡ https://t.co/B2oUREdz65 https://t.co/iXssnxzu8u

  • @emprebaskmexico
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/6pSo2j2Wky https://t.co

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi toki-jasangarritasunaren Europako hiriburu izango da hiru egunez ➡ https://t.co/B2oUREdz65 https://t.co/iXssnxzu8u

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/6pSo2j2Wky https://t.co

  • @st3elkartea
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/6pSo2j2Wky https://t.co

  • @FansSalteador
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/6pSo2j2Wky https://t.co

  • @linux_sevilla
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/6pSo2j2Wky https://t.co

  • @eeconsciente
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/6pSo2j2Wky https://t.co

  • @mikel_uriguen
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi toki-jasangarritasunaren Europako hiriburu izango da hiru egunez ➡ https://t.co/B2oUREdz65 https://t.co/iXssnxzu8u

  • @ConsejeroD7
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi toki-jasangarritasunaren Europako hiriburu izango da hiru egunez ➡ https://t.co/B2oUREdz65 https://t.co/iXssnxzu8u

  • @AzalgorriBilbao

  • @agsb_bilbao
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/6pSo2j2Wky https://t.co

  • @ResiduosPro
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/6pSo2j2Wky https://t.co

  • @SalteadorNeo_34
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/6pSo2j2Wky https://t.co

  • @ekainrico
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El País Vasco se convierte en la capital europea de la sostenibilidad local durante... https://t.co/6qvQmUUjJi

  • @PSEBilbao
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    @AlfonsoGil en la presentación de la 8ª Conferencia Europea de Ciudades y Pueblos Sostenibles https://t.co/GT32EFdkFR

  • @leireingurucom
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Euskadi toki-jasangarritasunaren Europako hiriburu izango da hiru egunez https://t.co/qmRUmRjQJE

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    Euskadi se convierte en la capital europea de la #sostenibilidad local durante tres días ➡ https://t.co/AU4tbsu4SI https://t.co/seXA7odGaN

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    Euskadi toki-jasangarritasunaren Europako hiriburu izango da hiru egunez ➡ https://t.co/SMscj7Kfv3 https://t.co/Uwuq9JyUbl

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi toki-jasangarritasunaren Europako hiriburu izango da hiru egunez https://t.co/qmRUmRjQJE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elena Unzueta, Alfonso Gil, Stefan Kuhn