Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Salburuako 171 etxebizitza sozialengatik saritu dute Visesa

2016.eko apirilak 21

Visesak Salburua auzoan (Gasteiz) sustatu dituen 171 etxebizitzetarako proiektua saritu du aurten Espainiako Etxebizitzen eta Lurzoruaren Sustatzaile Publikoen Elkarteak (AVSk). Obra berriko eraikuntza onena kategorian jasotako accesitak bermatu egin du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari atxikitako sozietate publiko hori lan garrantzitsua egiten ari dela kalitatezko etxebizitza babestua sustatzeko orduan. Logroñon egin zen, bart, sari-banaketa, eta sozietateko zuzendari nagusia den Marcos Murok jaso zuen saria.

171 etxebizitza sozialen eraikuntza sustapena eraginkortasun energetikoan nabarmendu da, are gehiago alokairuko etxebizitza soziala izanik. Proiektua PIME´s proiektuan dago kokatuta. Europako Batzordearen Concerto programak finantzatu du PIME´s ekimena, hiri eta komunitate adimentsuak sortzea sustatze aldera, irtenbide energetikoak sartuz bai eraikin mailan, bai hiri mailan. Eraginkortasun energetikoaren ikuspegiaren arabera egin dituzte etxebizitzak, energia eskaria % 40 murriztuz Eraikuntzaren Kode Teknikoari dagokionez, eta elektrizitatea zein beroa sortzen dituen eta iturri berriztagarriak hartzen dituen mikro-sarea jarriz.

Eusko Jaurlaritzako Babes Publikoko Etxebizitzen sustatzailea den heinean, jasangarritasunean eta ingurumenarekiko errespetuan aurrera egitearen alde egin du Visesak, etxebizitza sustapenari dagokionean. PIME´s proiektua adibide da burutu diren jarduera ugarien artean, eta eko, jasangarritasun eta berrikuntza hitzen ondoan kokatu du Visesa. PIME´s proiektuaren baitan kokatuta, eta Visesaren laguntzarekin, pasa den urrian amaitu zen Gasteizko Zaramaga auzoko 30 etxebizitzako blokea berritzeko proiektua. Birgaikuntzaren xede nagusia energia kontsumoa asko murriztea eta barneko konforta areagotzea izan da, irisgarritasuna hobetzeaz gain, eragindako hiru atarietan igogailuak jarriz.  Era berean, eraikinaren inguratzailea berritu da, lurzoruen, fatxaden eta estalkiaren transmitantzia hobetuz eta arotzeria ordeztuz; bestetik, aireztatze-sistema mekanikoa sartu da, beroa etxebizitza guztientzat berreskuratu dezakeena, eta instalazio termikoak hobetu dira, kondentsazio hobea duten galdarak jarriz egungo galdaren ordez.  Bestetik, 3,6 kW-ko instalazio fotovoltaikoa ere sartu da. Autokontsumora bideratuko da horren ekoizpena, eta, horrela, komunitateko elektrizitate kontsumoa murriztuko da, batez ere, guztientzako guneetako aireztatze-sistema mekanikoa eta argiztapena sartuta.

Proiektuak izugarrizko hobekuntza ekarri du energia egiaztapenean, `E klasetik’ ‘A klasera’ igaro baita, eta % 70eko aurrezpen teorikoa ekarri du berogailuan eta ur beroan. Proiektua adibide argia da, bai asmo handiko energia xedeei dagokienean, bai bizilagunekin lankidetzan aritzeko moduari dagokionean, horiekin jardun baita plangintzaren, egikaritzearen eta emaitzen monitorizazioaren fase guztietan.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [VPO] Premio a Visesa por las 171 viviendas sociales del barrio de Salburua ➡ https://t.co/MBwprKq9D4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)