Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Michael Barkhamek «Selma Huxley: kanadiar bat Oñatin: XVI. mendeko Ternuako euskal arrantzategiak aurkituz» hitzaldia eskainiko du bihar Oñatin

2016.eko apirilak 21

 

  • 19:00etan, Sancti Spiritus Unibertsitateko areto nagusian
  • Euskadiren Lagun onari goraipamena jasotako ikertzailea Arantzazun (Oñati) da egunotan
  • Igandean, hilak 24, artxibategian bisitaldia egingo dute «Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa» lelo pean 


 

Hainbat kultura-ekitaldi egingo dira egunotan Oñatin, Labradorreko eta Ternuako kostaldeetan ibilitako euskal baleazaleei buruzko datuak aurkitu eta arrazoitu dituen kanadiar ikerlari Selma Huxleyri buruz.  Bihar, ostirala, hilak 22, haren seme eta irakasle nahiz ikerlari Michael Barkhamek «Selma Huxley, kanadiar bat Oñatin: XVI. mendeko Ternuako euskal arrantzategiak aurkituz» izeneko hitzaldia eskainiko du Oñatiko unibertsitatean. Igandean, hilak 24, artxibategian bisitaldia egingo dute «Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa» lelo pean, Oñatiko Turismo bulegotik abiatuta.

 

Selma Huxley orain egun batzuk iritsi zen Oñatira, orain 60 urte, 1956an, lehen aldiz bisitatu zuen herrira. Oñatiko alkatea hitzaldian izango da. Liburuaren Eguna dela eta, Oñatiko Turismo Bulegoak egitarau berezia antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Protokolo Artxibo Historikoaren eta Oñatiko Udal Liburutegiaren laguntzaz.

 

Michael Barkham Huxley (Kanada, 1959), Selma Huxleyren semea da. Cambridgeko Unibertsitatean egin zuen Geografiako doktoretza, XVI. eta XVII. mendeko Euskadiko itsas historiari buruzko tesiarekin. Euskadiko eta Kanadako itsas historian eta Ternuan lan egindako euskal baleazaleen arloan da aditua.

 

Bere amak, Selma Huxley Barkhamek (Ingalaterra, 1927) hainbat aurkikuntza egin zituen: Labradorren, XVI. mendean euskal balea-industria zegoela, balea-portuak, guneen aztarna arkeologikoak, eta portu horietan hondoratutako euskal galeoiak zeudela, tartea, San Juan galeoia (1565. urtekoa). 1977an antolatu zuen lehen espedizioa, XVI. mendeko euskal baleazaleen asentamenduak identifikatzeko.  2014 urtean, Eusko Jaurlaritzak Lagun onari goraipamena eman zion.

 

 

Igande honetan, bisitaldia egingo dute Sancti Spiritus unibertsitatean kokatutako Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan. Artxiboaren arduradun Ramón Martín eta historialari eta antropologo Jose Antonio Azpiazu arduratutako dira bertan artxibatutako altxorren berri emateaz. Hala nola, egungo balioa eta erabilera azaltzeaz.

 

Sancti Spiritus unibertsitatean dago euskal literaturaren eta historiaren itsasoa deritzona; unibertsitatearen beraren garai bateko liburutegiko eta artxiboko funtsak edo, besteak beste, Azpeitiko, Bergarako eta Donostiako notariotzen funtsak gordetzen ditu. Dokumentu horietan azaltzen da euskal herritarren bizimodua XVI. mendetik 1915era bitartean. Aipagarria da Selma Huxleyk artxibo horretan egindako ikerketa-lana, eta dokumentu-oinarri garrantzitsua izan dela historialarientzat, Jose Antonio Azpiazurentzat kasu. Aste osoan euskaldunen eta itsasoaren arteko harreman historikoa irudikatzen duten lanak egongo dira ikusgai Oñatiko Udal Liburutegian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko