Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak bide-segurtasunari buruzko prestakuntza eskainiko die Euskadiko herri-administrazioetako langileei

2016.eko apirilak 21

Ikastaro presentzialak eta online ikastaroak, bide-segurtasuna hobetzeko

2015-2020 aldirako Bide-segurtasun eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Plan Estrategikoak ezarritako jardueretako bat gizarte-kolektiboen eta gizarte- zein hezkuntza-arloetako eragileen artean mugikortasun segurua sustatzea da. Horrenbestez, Trafiko Zuzendaritzak ekimen eta ikastaro sorta bat eskaintzen die, prestakuntza formalaren eta ez-formalaren modalitateetan, irakasleei, udaltzainei, aisialdiko begiraleei eta, oro har, gainerako profesionalei. HAEEk, aipatutako zuzendaritzarekin lankidetzan, berritasun bat sartu du prestakuntza-eskaintzan; bideko lan-arriskuak prebenitzeko ikastaroa, Euskadiko herri-administrazioetako langileentzat.

Ikastaro berri horren helburua da Euskadiko administrazioetako langileak giza faktoreak istripuen prebentzioan duen garrantziari buruz sentsibilizatzea, zirkulazio-istripuek eragindako lan-istripuen kopurua murrizteko. Iaz, 662 gidarik izan zuten trafiko-istripuren bat lan-arrazoiengatiko joan-etorrietan (in mision istripuak), eta 518k, berriz, lantokira bidean edo lantokitik itzultzean (in itinere istripuak).

Lan-arloko prebentzio-ekintzak –laneko arriskuen prebentzioaren esparruan– eskainiko zaizkie, halaber, irakasleei, zehazki, 10 orduko online ikastaroak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan. 

«Gidari helduengana iristeko interes handia dugu –adierazi du Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok–, mugikortasun motaren aldetik; autoz joan-etorri asko egiten dituzte lan-arrazoiak direla medio, eta bide-arrisku handiari egin behar diote aurre. Horrenbestez, nork bere burua babesteari eman behar zaio garrantzia».

Irakasleak, udaltzainak eta aisialdiko elkarteak

Era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean, Trafiko Zuzendaritzak ikastaroak eskainiko dizkie Lehen eta Bigarren Hezkuntzako tutoreei eta ikasgelan bide-arriskuen prebentzioa lantzeko interesa duten jarduneko irakasleei. Mota horretako hiru ikastaro jarri dira abian, 30 ordukoak, eta Euskadiko hainbat ikastetxeko 69 irakasle ari dira parte hartzen.

«Gure iritzian, trafiko-istripuen prebentzioa eta mugikortasun segurua oso erraz txertatu daitezke eskola-curriculumean –azaldu du Trafikoko zuzendariak–, eta irakasleak funtsezkoak dira horretarako. «Hori dela eta, gure ekintzetako batzuk irakaskuntzako profesionalei zuzentzen zaizkie».

«Irakasleak kontzientziatu behar dira kale- eta errepide-mugikortasun arduratsua izateko, baita adin txikikoena ere. Guztiek ezagutu behar ditugu arriskuak eta guregain hartu behar dugu egin dugunaren erantzukizuna», gaineratu du.

Trafiko Zuzendaritzak beste prestakuntza-ildo bat eskainiko die udaltzainei Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren laguntzaz; 60 orduko ikastaro erdi-presentziala. Iaz, ikastaro horietan 38 agentek hartu zuten parte. Aurten, mota horretako hiru ikastaro antolatu dira.

«Udalekin eta udaltzainekin hasitako lankidetzak eman dituen fruituekin pozik gaude, hainbat ekintza gauzatu baitira udal-esparruan bide-segurtasunaren mesedetan», adierazi du Garbiñe Sáez Molinuevok.

Gainera, ikastaro espezifiko bat sortu da, 12 ordukoa, erdi-presentziala eta aisialdiko elkarteei zuzendua, aisialdiko begirale-lanetan dihardutenak mugikortasun seguruan trebatzeko. Urte honetan, bi edizio egingo dira.

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @esteruco
    2016.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @LoliRicoG: La Dirección Tráfico del Dpto Seguridad impartirá formación de #seguridadvial al personal de las Admon. de Euskadi https://t

  • @rgartzia
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    Plentzia, Sopela y Gorliz refuerzan su seguridad con la colaboración de la Ertzaintza... https://t.co/7K4d9KHgU9

  • @osalanEJGV
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @LoliRicoG: La Dirección Tráfico del Dpto Seguridad impartirá formación de #seguridadvial al personal de las Admon. de Euskadi https://t

  • @LoliRicoG
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    La Dirección Tráfico del Dpto Seguridad impartirá formación de #seguridadvial al personal de las Admon. de Euskadi https://t.co/ltMdEffj3V

Komunikabideek behera kargatzeko