Berriak
Eu

URA eraisten hasi da Villabonako Zubimusu zubiaren eskuin baoa

2016.eko apirilak 21
  • Baoaren eraisteak ur-hustuketarako ahalmen nabarmen handiagoa emango dio Zubimusu zubiari
  • Aurretiaz, zubiaren erdiko baoko harrizko arkua — Eusko Jaurlaritzako Kultura-Ondarearen Zuzendaritzak katalogatutakoa— egonkortu behar izan da

Villabona-Zizurkil. 2016.04.21. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikitako URAk gaur hasi ditu Villabonako Zubimusu zubiaren eskuin baoaren eraiste-lanak: bere garaian jatorrizko harrizko arkua ordezkatu zuen hormigoizko habeetan eutsitako zubi-taula eraitsiko da.

Lanok Villabona eta Zizurkilen, Oria ibaian,  uholdeei aurre egiteko lanen bigarren fasearen lehen atala dira. Orotara, lanok 2.300.932,02 €ko aurrekontua dute, eta 12 hilabete iraungo dute.

Lehenik eta behin, zubiaren erdiko baoko harrizko arkua — Eusko Jaurlaritzako Kultura-Ondarearen Zuzendaritzak katalogatutakoa — egonkortu behar izan da; orain, eskuin baoa eraisteari ekin zaio, gero egitura berria jarri ahal izateko.

Zubi berriak, guztira, 42 metroko luzera izango du, Corten altzairuzko egiturakoa: 7,10 metro zabal; barnean, 6,5 metro zabal izango dira erabilgarri — bizikletentzako bidegorriak 1,5m; beribilentzako 3m; eta oinezkoentzako 2m —. Azpimarratzekoa da erdiko harrizko arkua egitura berrian integratuko dela.

Helburua da Zubimusu zubiaren jatorrizko egiturari ahalik eta gehien eustea; eta, aldi berean, ahalik eta ur-hustuketa handiena lortzea, ez ohiko ur-goraldiek ekar lezaketen uholde arriskuari aurre egiteko.

Era berean, Villabonan uholdeei aurre egiteko lanen bigarren fasearen osoa burutzeko, parez pare, honakoak egin beharko dira.

  • Alde batetik, Oria ibaiaren ibilgua zabaltzea, eta eskuineko ibaiertzean ura bideratzeko horma berria eraikitzea, Zubimusu zubiaren inguruan.
  • Azkenik, Villabonako saneamendua hobetu da. Ibaiaren ibilgua zabaltzeko eta ura bideratzeko horma berria eraikitzeko lanak aprobetxatuz, otsailaren 4en URAk eraikitako kolektorea abian jarri zen, Villabonako 4000 biztanle baliokideen hondakin-urak bildu eta Adunako araztegira bideratzeko —Gipuzkoako Urak kudeatzen duena—, Oria ibaira isurtzea saihesteko.

Lanok, uholdeei aurre egiteko edozein lanek bezalaxe, gogorarazten digute Euskadik ezinbestekoa duela prebentzio-lanetan irmo jarraitzea. Alegia, bermatu behar da erabilpen kaltebera berriak —etxebizitzak, oinarrizko azpiegiturak…— uholde-arrisku eremuetan ez kokatzea; alegia, uholde natural eta errepikakorrak izaten dituzten lekuetan.

Izan ere, erabilpen berriak uholde arrisku eremuetatik aldenduz gero, hainbat gauza lortzen dira: pertsonon segurtasuna handitzea, etorkizunean uholdeekiko defentsa lan berriak egin beharra saihestea, eta, era berean, ibaiak hainbeste ez eraldatzea, hainbeste ez artifizialitzatzea, bizitzaz beteriko ekosistemak sustatzeko.

Orobat, Villabonako 4000 bizilagunen hondakin urak araztegira bideratu dira, eta  hondakin-uren isurketa garrantzitsu bat kendu zaio gainetik Oria ibaiari. Hartara, ibaiaren kalitate fisikokimikoa —orohar, egoera ekologikoa—hobetzeko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uraEJGV
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    URA inicia el derribo del vano derecho del puente de Zubimusu en Villabona https://t.co/fasWO0A52S https://t.co/bNq5Pglzg4

  • @uraEJGV
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    URA eraisten hasi da Villabonako Zubimusu zubiaren eskuin baoa https://t.co/ZUqAxMEqT1 https://t.co/9jp6nh4XS4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)