Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak parte hartu du Gaixotasun Arraroei buruzko Nazioarteko Hezkuntza Kongresuan

2016.eko apirilak 21
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Hezkuntzako sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak hezkuntza inklusiboaren alde eta pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko egindako ahalegina

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Crisitina Uriartek eta Osasuneko sailburu Jon Darpónek parte hartu dute Bilboko EHUren egoitzako paraninfoan egin den Gaixotasun Arraroei buruzko III. Nazioarteko Kongresuan. Bertan izan da, halaber, Espainiako erregina. Bizkaiko hiriburuan egiten ari dira biltzar horren hirugarren edizioa «Sareak ehuntzen, proiektuak sendotze: gizarte inklusibo baterantz» leloarekin, eta Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzaren eta Genyzeme Fundazioaren laguntzaz antolatuta.

Edizio honetan, kongresuaren helburu nagusia esparru soziosanitarioa eta hezkuntza-esparrua koordinatzea da, gaixotasun arraroak dituzten haurren irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko eta hezkuntza-ingurunean txertatzea errazteko. Oinarri horietan bermatuta, biltzarrak gizarte inklusibo batera aldatzea egingarria dela frogatu nahi du, Espainiako ikastetxeetan gauzatutako jardunbide egokiak adibide gisa jarrita.

Hezkuntzako sailburuak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea bermatuko duen hezkuntza inklusiboaren alde egindako ahalegina, Heziberri 2020 Planak jasotako lehentasunetako bat aukera-berdintasuna sustatuko duen hezkuntza-sistema eratzea denez. «Hesiak desagertarazten lagunduko duten» sistemak sustatzeko bide horretan, Uriartek nabarmendu egin du premia bereziak dituzten haurren arreta integralerako plana ezarri izana Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin lankidetzan, eta kongresuan horren aurkezpena egin da.

Sailburuak, halaber, ikasturte honetan 2 eta 3 urteko ikasgeletan martxan jarri den haurren garapen-segimendurako protokoloa azpimarratu du; hain juxtu, pasa den astean, ekimen berritzaile horrek NBEren errekonozimendua jaso zuen, hezkuntza-arloko munduko bost jardunbide egoki onenen artean sartu zuenez. Protokolo horri buruzko prestakuntza jaso dute ia 3.000 irakaslek, haurtzaroan garapenaren zailtasunak hauteman eta horiei ahalik eta lasterren aurre egiteko.

Uriartek, azkenik, gogorarazi du iaz, Osasun Sailaren laguntzaz, 2.134 haur eta gazte lagundu zirela, osasun-arazoak izan arren, ikasketekin jarrai zezaten.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak parte hartu du Gaixotasun Arraroei buruzko Nazioarteko Hezkuntza Kongresuan ➡ https://t.co/NgwAZEZQPr

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco participa en la apertura del Congreso Educativo Internacional sobre Enfermedades Raras ➡ https://t.co/JhbiTDZEGi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)