Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

450 irakasle elkartuko dira Gasteizen Googleren hezkuntza-aplikazioen inguruan

2016-04-20

Apirilaren 21ean, ostegunean, burutuko da Gasteizko Europa Jauregian Hezkuntzarako Google Aplikazioen 5. Jardunaldia

Gasteizko Koldo Mitxelena BHIk eta Arabako Berritzeguneek antolatutako Jardunaldian 450 irakaslek baino gehiagok parte hartuko dute. Euskadiko zortzi ikastetxek euren eguneroko metodologian Googleren aplikazioak erabilita izaten ari diren esperientzia arrakastatsuak azalduko dituzte bertan. Jardunaldiaren aurkezpena, goizeko 9:00etatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ikastetxeen zuzendari Jesus Fernandezek egingo du. Ondoren, Mercé Gisbertek, Hezkuntza Zientzietan Doktore eta hezkuntzari aplikatutako teknologietan adituak, eta Marc Sanzek, Europa Hegoalderako Google Apps for Education-en buruak hartuko dute hitza.   

Google Apps for Education ikasketa eta irakaskuntza lanak errazten dituen aplikazio sorta bat da, ikasleentzat motibagarri gertatzen direnak. Drive, Gmail, Calendar, Classroom… gero eta sarriago erabiltzen dira egungo hezkuntza-metodologietan, bai Lehen Hezkuntzan, DBHn nahiz Batxilergoan. Horren erakusle da, aurten Gasteizen burutuko den jardunaldi honetan izen emate kopuruan marka hautsi izana. Plaza guztiak jardunaldia baino hilabete lehenago zeuden beterik.

Ikastetxeetako zortzi jardunbide egokiak, honakoak dira:

  • Bi ikastetxe elkarlanean Classroom aplikazioarekin (Angel Ganivet HLHI eta Arantzabela ikastola)
  • Google Apps Heziketa Fisikoan (Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI)
  • Etorkizuna errealitate bihurtuta: “Future Classroom Toolkit” (Elgoibar ikastola)
  • Arloen arteko berrikuntza metodologikoa proiektua (Koldo Mitxelena BHI)
  • Google Classroom bitarteko txanela digitala. (Bihotz Gaztea ikastola)
  • Irakaslearen koaderno digitala (Llodio Lanbide Heziketa)
  • Blog Sarelektz (Bidasoa ikastetxea).
  • “Bizi on” (Botikazar BHI)
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)