Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

GAXURE gatzur krema, produktu berri, artisau eta berritzailea aurkeztu du Leartiker zentro teknologikoak

2016.eko apirilak 19

Markina-Xemeingo LEARTIKER zentro teknologikoak GAXURE izeneko produktu gastronomiko berritzailearen aurkezpena egin du. Lea-Artibaiko Landa Garapen Elkartea, MIBA kooperatiba, Azaro Fundazioa eta Barroeta (Markina-Xemein) eta Txori Errota (Abadiño) gaztandegiekin batera, Leartiker zentro teknologikoak egindako 4 urteko ikerketa eta lankidetzari esker sortu da GAXURE gatzur krema.

Aurkezpen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Peli Manterola izan da, eta "zoriontzekoa da Euskadin bertako eta kalitatezko produktu berriak sortzea, hauek gizarteratu eta ezagutzera eman behar dira, kontsumitzaileak ezagutu, baloratu eta kontsumitu ditzan" adierazi du.

Gaztandegi artisauek gazta egiterakoan sortzen den gatzurarekin duten arazoari irtenbide bat bilatzeko proiektu bezala jaio zen Gaxure. Gazta bat egiterakoan behar diren esne litroen %80a baino gehiago gatzura bilakatzen da, eta kontraesana badirudi ere, nutrienteetan oso aberatsa den azpiproduktu honek ingurugiroan inpaktua sortzen du. Hori dela eta, gaztandegiak derrigortuta daude gatzur hori tratatzera. Beste lurralde batzutan gatzur hori bildu, transformatu, osagaiak banatu eta industria ezberdinetarako (farmazeutikoa, adibidez) erabiltzen diren konponenteetan bilakatzen da. Baina gure lurraldearen orografia, gaztandegi artisauen lokalizazioa eta logistika arazoak direla medio, gatzur hau animalien elikadurarako erabiltzen dute gaztandegi artisauek.

Gaxure egiteko gatzura bere osotasunean erabiltzen da (prozesu bukaeran ez da azpiprodukturik sortzen, hau da, hondakina 0 da) eta gaztagileek beraien egunerokotasunean erraz barneratu dezaketen ekoizpen prozesu baten emaitza dela adierazi dute proiektuaren sustatzaileek. Gaztandegientzako negozioa dibertsikatzeko aukera bat ere badela esan dute, inbertsio handirik egin gabe "gourmet" bezala sailkatutako produktu artisau bat sortzeko aukera dute, aldi berean, beraientzako buruhauste bat suposatzen duen gatzurari irtenbide bat emanaz.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    El centro tecnológico Leartiker ha presentado la crema de suero GAXURE, un producto nuevo, artesano e innovador https://t.co/beaIf2957T

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)