Berriak

Euskadik Ekuadorren urrian egingo den Nazio Batuen Habitat III prestatzeko Mexikon egin den biltzarrean hartu du parte

2016-04-20

Euskadiren Mexikoko ordezkari Ibon Mendibelzuak Mexiko Estatuko gobernuak eta Giza Asentamenduetarako Nazio Batuen Programak (ONU HABITATA) estatu horretako hiriburu Tolucan antolatutako biltzarrean hartu du parte. Biltzar hori Habitat III prestatzeko egingo direnetako bat da. Izen hori du 2016ko urriaren 17tik 20ra bitartean Quiton (Ekuador) egingo den Etxebizitza eta Hiri Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen Biltzarrak.

«Hiri ekitatiboagoak sortzea, garapen ekonomiko inklusiboaren bidez» hitzaldian, Latinoamerikako herrialdeen ordezkariek toki-, hiri- eta eskualde-garapena errazteko inguruneak sortzeari eta gizarte-inklusiboa lehenesten duten ekimen ekonomikoak bultzatzeari buruz egin dute gogoeta. Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak erronka horien aurrean Euskadik duen ikuspegia ordezkatu du, izandako esperientzian ikasitako jardunbide egokiak eta ikasgaiak jakinaraziz. Halaber, «erdi-mailako/nazio-mailaz beherako gobernuen» eraginkortasuna, hurbiltasuna eta balioa azpimarratu ditu, giza garapen jasangarriari buruzko xedapen globalak ezartzeko garaian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)